Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Emanaldia eta solasaldia: "Balta txuria. Balta berdea. Urumearen zurrumurrua"

Emanaldia eta solasaldia: "Balta txuria. Balta berdea. Urumearen zurrumurrua"

kartela

2014/12/10

Hurrengo abenduak 17an, asteazkena, 18.30etan, Portaleako areto nagusian. Emanaldiaren ondoren, solasaldia egongo da eskuhartzean parte hartu duten eragileekin.

Eibarko Udaleko Immigrazio alorrak, Pertsona etorkinen nazioarteko egunaren inguruan, "Balta txuria. Balta berdea. Urumearen zurrumurrua" dokumentalaren emanaldia eta ondorengo solasaldia eskeiniko du.

SOS Arrazakeriaren dokumentalak Astigarragan kokatu ziren Europar ekialdeko jatorri ijitua duten pertsonen asentamentuaren esperientzia jasotzen du eta beraiekin burutzen ari den eskuhartze planaren berri ere ematen du. Hortaz gain, Balta Txuria eta Balta Berdean bizi diren bizilagunen, herriko beste bizilagunen, gizarte eragile eta instituzio eragileen iritzi anitzak ere jasotzen dira.

Arartekoaren gomendio baten ondoren eta Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetzaz, Astigarrako udalak, 2012ko maiatzean, asentamentuan dauden pertsona ijitu errumaniarrak haintzat hartu eta bertan bizi direnak erroldatzen ditu. Polemikoa bezain berritzailea den erabaki bat, zurrumurruetatik salbuetsi gabe.

2017rarte iraungo duen eskuhartze bat martxan jartzen da. Data hortarako kanpamentua desagartzea espero da eta bertako biztanleek gizarteratzea lortu beharko dute. Eskuhartzean parte hartu al izateko, Balta Txuriko eta Balta Berdeko biztanleek konpromezu bat sinatu behar izan dute eta bertan azaltzen diren arau eta betebeharrak bete.

Bukaerako solasaldian ondoko pertsonek parte hartuko dute: Maite Olaziregi (Astigarragako alkateordea), Agustin Unzurrunzaga (SOS Arrazakeria), Alfonso Gurpegi (Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaien Sailburuordea) eta Sorina Lunca (asentamenduan bizitako biztanlea). Moderatzen: Gorka Errasti (Eibarko Udaleko Immigrazio Teknikaria).

Sarrera librea da eta biztanleria orori dago zabalik.