Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Emakume bidaiariak: interesgunea eta irakurketa gida

2013/03/08

Eibarko Juan San Martin Liburutegiak martxorako daukan jardueretako bat

Martxoan antolatu diren jardueren artean “Emakume bidaiariak” irakurketa gida eta interesgunea dago.

Irakurketa gidan jaso duguna zera da: emakumeek idatzitako bidai-liburuak, emakume bidaiarien nobelak eta biografiak eta hainbat pelikula emakume baten bidaia dutela oinarritzat.

Aukeraketan laguntzeko liburu edo pelikula bakoitzaren sinopsia gehitu dugu.

Gidaren bukaeran Interneten dauden orrialde interesgarri batzuk ere gehitu ditugu norbaitek kuxkuxeatu nahi badu.

Interesgunea Liburutegiko sarreran dago kokatuta eta hile osoan egongo da ikusgai. Hor agertzen diren materialak maileguan eraman ahal dira Liburutegiko bazkidea izanda.

Hona hemen aipatutako gida