Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Elkartrukerako Bilgunea

2013/11/04

Eibarko udalak elkartrukerako bilgune bat ipini nahi du martxan Eibarren, ezagutza, esperientzia, zerbitzuak eta produktuak trukatzeko asmoz. Bilgune berezi bat da eta tartean ez dago diru konturik.

Toki esparru batean sare bidez funtzionatuko duen lehenengo bilgunea izango da gure herriakoa. Bilgune horretan, besteak beste, hizkuntza-ikasketak eta hizkuntza-praktika eskaini eta eskatu daiteke, autoan elkarrekin joateko aukera...

 Ekimenean izena emateko, Shareak-en bulegora joan behar da. Asteazkenetan dago zabalik Portalean, 4. pisuan, goizeko 10etatik 13ra eta arratsaldeko 17tik 20ra.

 Informazio gehiago jasotzeko jo hona:

Ekonomia Garapenerako, Enplegurako eta Berrikuntzarako Saila: ekonomia@eibar.net edo: info@shareak.com