Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Udalak DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzendutako robotika udaleku teknologikoak antolatu ditu aurten ere

2016/06/17

Ikastaro hau uztailaren 4tik 8ra burutuko da, 09:00etatik 13:00etara, Juan San Martin Liburutegian. Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntza sailak 3 urte daramatza era honetako ikastaroak antolatzen.

Eibarko Udalak haurrei zuzendutako Robotikaren inguruko udaleku teknologikoak antolatu ditu zientzia eta teknologiaren mundu ikusgarrian murgiltzeko. Robotak erabiliaz diseinatzen, eraikitzen eta programatzen ikasiko dute Lego Mindstroms EV3 plataforma erabiliz, nerabeen inteligentzia, gaitasunak eta doaiak garatuz ondo pasatzen duten bitartean.

Euskaraz izango den ikastaro hau  uztailaren 4tik 8ra burutuko da, 09:00etatik 13:00etara, Juan San Martin Liburutegian eta Doplay enpresak emango du. Matrikulazio epea ekainaren 16an hasi zen eta ekainaren 21ean bukatuko da, Pegoran. DBH eta Batxillergoko ikasleentzat zuzenduta dago eta Ikastaroaren prezioa 45€-koa izango da Eibarren erroldatuentzat eta 75€-koa Eibartik kanpokoentzat.

Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntza sailak 3 urte daramatza era honetako ikastaroak antolatzen; horrela, alternatiba ludikoa eskaintzen du, baina aldi berean teknologia berrietara hurbiltzeko aukera ere ematen du.