Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Udalaren Hirigintza Planeamendurako Aholku Batzordean parte hartzeko deialdi berria

2012/01/17

Eibarko Hirigintza Planeamendurako Aholku Batzordeak hiritarren partaidetzari bidea ematen dion erakundea da, planeamendua egiteko, tramitatzeko eta onartzeko prozeraduraren barruan.

Kontseiluan udal gobernuaren kideek, udal taldeek eta arlo askotako elkarte eta erakundeek parte hartzen dute. 2009ko uztailaren 10eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen erregelamenduak arautzen du Kontseiluaren funtzionamendua.

2009an osatu zen eta ordutik zenbait elkartek bere nahia agertu dute parte hartzeko eta hori ikusita, epe berri bat irekitzea erabaki da. Epe berri honetan interesa duten elkarte eta erakundeek parte hartzea eskatu ahal izango dute.

Eskaerak aurkezteko epea 2012ko otsailaren 10ean (hau barne) amaitzen da. PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa, aurkeztu beharreko dokumentuak hauexek dira:

  • Udal Plangintzako Aholku Batzordean parte hartzeko eskaera orria behar bezala beteta.
  • Erakunde edo elkarte eskatzailearen IFKaren… edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia. IFK… dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira.
  • Elkartearen/erakundearen estatutuen fotokopia.
  • Horrela dagokionean, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Ekonomia eta Gizarte Segurantza Sailak duen Elkarteen Erregistroan duten inskripzio-agiriaren frogagiria, eguneratua.