Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalak irmoki gaitzesten du Eibarko emakume batek joan den ostiralean jasandako sexu erasoa

2017/07/10

Emakumeak salaketa jarri du eta Ertzaintza kasua ikertzen ari da.

Eibarko Udalak errespetua eskatzen du erasoaren biktimarentzat; izan ere, haren irudia eta intimitatea erabateko begirunez zaindu behar dira. Eibarko Udalak biktimaren esku jartzen ditu behar diren bitarteko guztiak, indarkeria matxistaren aurkako zero-tolerantzia politikaren haritik.

Emakume bati egindako eraso bakoitza gizartearen kontrako kolpe bat da. Indarkeria matxista ez da norbanakoaren arazoa. Zerbaitek kale egiten du. Beraz, irtenbidea denon ardura da.

Indarkeria matxistaren adierazpen guztiek lotsarazten gaituzte gizarte gisa, eta ezin ditugu onartu.

Pertsona guztiei tratu onak bermatzen dizkien gizarte batean bizitzea lortu nahi dugu, pauso bat aurrera ematen duen gizarte bat eta emakumeenganako erasoen aurka erakusteaz gain, emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasunaren alde dagoena.

Horregatik guztiagatik, Eibarko Udaleko Bozeramaleen Batzordeak bere elkartasun eta babes osoa erakutsi nahi dio erasotutako emakumeari; halaber, salatu eta gaitzetsi egiten du jasandako erasoa, eta gertaera hau salatzeko Emakumearen Mahaiak deitzen dituen ekimen guztiekin bat egiten du.