Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Udalak enkantean jarri du herriko 15 bide eta kaletan LED bonbillak jartzeko lana

2015/07/09

Lanok 148.228,35 euroan jarri dira enkantean (BEZa barne), eta sei asteko epean egin beharko dira. Guztira, 187 argi jarriko dira. Lehiatu nahi duten enpresek irailaren 4ra arte aurkez ditzakete eskaintzak, Pegoran.

Eibarko Udalak,energia aurrezteko eta eraginkorragoak izateko neurrien barruan, eta argiztapena hobetzeko asmotan, enkantean jarri du herriko hamabost bide eta kaletan LED motako argiak jartzeko lana.

Lanok 148.228,35 euroan jarri dira enkantean (BEZa barne), eta sei asteko epean egin beharko dira. Eskaintzak irailaren 4ra arte aurkeztu ahal izango dira, Pegoran.

Honako eremu hauetako instalazio elektrikoa berritzea izango da zeregina: Urkizu pasealekua, Errebala, Muzategi, Merkatu kalea, Blas Etxeberria, Pagei, Isasi, San Juan, San Andres pasealekua, Julian Etxeberria kaleko 3, 5 eta 7 zenbakiak,Jardiñeta, Ardantza,Eibarko Txikito, Migel Aginagaeta Txaltxa Zelai.

Guztira, 187 argi jarriko dira, eta oraingoek baino argi argiagoa eta uniformeagoa emango dute. Horrek, bide batez, aukera emango dio Udalari energia aurrezteko lantzen ari den proiektuan aurrerapausoak emateko.

LED teknologiako lehen argi-instalazioa Sakun parkean jarri zen, 2011. urtean.

URB-Grade egitasmoa

Eibarko Udalakkonpromisoa hartuta dauka behar diren pausoak emateko herriak energia modu eraginkor batean kontsumi dezan, eta, LED argiak jartzeaz gainera, beste hainbat neurri hartzen ari da.

Hala, URB-Grade europar proiektuaren barruan, IK-4 Teknikerren laguntzarekin, herriko argiteria optimizatzeko sistema bat jartzen eta probatzen ari da. Jardiñetan, Erisono industrialdean eta Ipurua aldean, dagoeneko, sentsore batzuk daude jarritaargiteriak argi gehiago edo gutxiago emateko, oinezkoen eta ibilgailuen mugimenduaren beharren arabera.