Eibarko Udalak Eguzkiaren Nazioarteko Eguna ospatuko du

2017/07/04
Mundu osoan oihartzuna duen ospakizuna da. Eguna ekainaren 21ean izaten da, udako solstizioarekin batera, baina Eibarren atzeratzea erabaki da San Juan jaiengatik. Aste honetan zehar, hilaren 5ean eta 8an, hainbat jarduera egingo dira eguna ospatzeko.

Eibarko Udalak ere Eguzkiaren Nazioarteko Eguna ospatuko du. Udako solstizioarekin batera, ekainaren 21ean ospatzen da mundu osoan, eta energia berriztagarriaren iturriak sustatu eta bultzatzea du helburu. Hala ere, Eibarren egun horretan San Juan jaiak izaten direnez, atzeratu egin da eguna uztaileko lehen astera.

Ospakizun honekin, azpimarratu nahi da eguzkiaren eta gizakien arteko harremana eta garrantzia, bai eta energia garbi gisa duen inportantzia.

Datorren asteazkenean, hilaren 5ean, Jose Antonio Carrasco astronomoak, IZARBE Astronomia Elkarteko kideak, hitzaldi bat emango du 18:00etan Portalean eguzkiari buruz (eguzkia elementu funtsezko eta oinarrizko gisa). Bertan, eibartarrek aukera izango dute izarra hobeto ezagutzeko, haren ezaugarriak, kualitate eta bitxikeriak, eta gure planetaren biziarentzat duen garrantzia.  

Eguzkiaren Egunaren ospakizunak Untzaga Plazan jarraituko du, uztailaren 8an, goizeko 11:30etik 14:00etara. Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola, Eibarko atalaren eskutik, teknologiaren erakusketa egingo da energia berriztagarrietan oinarritua, eguzki-energia barne; halaber, ikusi ahal izango da nola aplikatzen den teknologia hori  gure eguneroko bizimoduan. “alSol 1.4” eguzki-sukalde berritzaile batez gain, honakoak egongo dira ikusgai: Stirling eguzki-motor bat, eguzki-auto elektriko bat, eguzki-xafla batek sortutako hidrogenoz elikatutako auto bat eta eguzki-xafla fotovoltaikoak.

Horrez gain, energia berriztagarriei buruzko eskulan-tailerrak antolatuko dira umeentzat eta fakturen tailer bat, non hobeto ulertuko ditugun etxeko argindarraren fakturak.

Ekimen honen helburua da Ingeniaritzako Eskola herritarrengana gerturatzea eta era berean, ikustaraztea, gazteei bereziki, zer garrantzizkoak diren eguzki-energia eta energia berriztagarriak ingurumena zaintzeko iturri iraunkor gisa.