Eibarko Udalak bigarren urtez jarraian lagundu ditu hiriko enpresa txiki eta ertainak beren 'Erronka Teknologikoak' proiektuetan

2015/11/13
Eibarko hamahiru enpresak 2.700 eta 3.000 euro bitarteko diru-laguntzak jaso dituzte proiektu berriak diseinatu eta diagnosia egiteko. Eibarko Udalak hiriko enpresekin duen konpromisoari esker, diruz lagundu ahal izan dira aurkeztu diren eskaera guztiak. Eskaera guztiek eskatutako baldintzak betetzen zituzten. Gainera, Udalak aurten aurrekontua laukoiztu egin du hiriko enpresei diru-laguntzak emateko, 9.000 €-tik 36.000€-rarte.

Eibarko Udalak abian jarri du, aurten ere, hiriko enpresei laguntzeko programa. Programa honek hiriko enpresa txiki eta ertainen 'Erronka teknologikoak' proiektuen diseinua eta diagnosia egitea du helburu. Aipatutako programaren bitartez, Eibarko 13 enpresak jaso dituzte 2.700 € eta 3.000 € arteko diru-laguntzak. Horretarako, 36.000 €-ko udal inbertsioa egin behar izan da. Zenbateko horrek aipatutako diru-laguntzetara bideratutako aurreko urteko aurrekontua laukoiztu egin du aurten. Modu horretan, aurtengo aurrekontuarekin -36.000 eurokoa- Udalak diruz lagundu ditu beren proiektuak aurkeztu eta baldintzak betetzen zituzten enpresa guztiak.

Programa honen emaitzak gaurko antolatu den ekitaldian aurkeztu dituzte Eibarko Alkateak, Miguel de los Toyosek, Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntzako zinegotziak, Alberto Albisteguik, eta diru-laguntzak jaso dituzten enpresetako ordezkariek.

Programa honen bidez diru-laguntzak jaso dituzten enpresak honako hauek izan dira: AYA Aguirre eta Aranzabal, Codesyntax, Aibe Tailerrak, Neurtek, Atera Manufactures, Boj Olañeta, Beltrán Igogailuak, Alca, ABC Konpresoreak, Mail SA, Grulla Armak SA, REC Akzesorioak SL eta Aplikazio Elektroniko Praktikoak SA.

Aurten emandako diru-laguntzak jarraian aipatzen diren ‘Erronka Teknologikoak' proiektuetara bideratu dira: ‘kanoien fabrikazio-prozesuaren hobekuntza’; ‘industriari buruzko hausnarketa 4.0’; ‘diseinuaren estandarizazioa eta lay-out berriaren definizioan sostengua’; ‘fabrikazio mekanikoan elektronikaren integrazioa’; ‘clouden adimen lehiakorreko plataformaren ezarpena’ edo ‘hormako kortxo-kentzekoan plastikozko pintza baten bideragarritasuna’; ‘eskailera mekanikoaren kalkulua’; ‘ikuspen artifizialaren bitartez piezen egiaztatze sistema automatiko baten ezarpena’ edota ‘konpresore multzo berri batendako birabarkiaren ezaugarri mekanikoen ikerketa’.

Udalak emandako diru-laguntzak jaso dituzten beste proiektu batzuk honako hauek izan dira: ‘kostuen kontabilitateko programaren instalazioa’, ‘baskulen digitalizazioa’, ‘hobekuntza ekonomikorako egoeraren diagnosia’ edo ‘materialen ezarpena’.

Udal ordezkariek gaurko ekitaldian azaldu dutenez, “Eibarko enpresetan ekosistema ekintzaile eta berritzailea sortzeko helburuarekin, Eibarko Udaleko Berrikuntza Sailak Eibarko enpresa txiki eta ertainetara berrikuntza hel dadin ekimenak jarri ditu martxan. Aipatutako enpresak Eibarko trakzio ekonomiko nagusia dira egun”. Zentzu horretan, Udalak aurtengo aurrekontuetan 9.000 euroko diru-laguntza sartu zuen Eibarren finkatuta dauden enpresek, -50 langile edo gutxiagorekin- lehiakorragoak izateko azterlanak egin ditzaten; betiere, kontzesio zuzeneko prozeduraren bitartez banakako ebaluazioko erregimenean.

Aurreko urteko esperientzia arrakastatsuaren ondorioz, eta enpresen erantzun aparta kontuan izanda, Udalak hiriko enpresa txiki eta ertainen ‘Erronka Teknologikoak’ proiektuaren diseinu eta diagnosia diruz laguntzeko 27.000 euro gehigarri sartu zituen bere aurrekontuetan. Hala, aurten 36.000 euro bideratu ahal izan dira aurreko lerroetan aipatutako proiektuetara. Diru-laguntzen deialdian zehaztutako baldintzak betetzen dituen Eibarko enpresa txiki eta ertain bakoitzari 2.700 euro eman ahal zaizkio gutxienez, edo ikerketaren kostuaren % 90a, BEZa kanpo, 3.000 eurorekin gehienez. Diru-laguntzaren 36.000 euroak banatu egin dira. Gainera, aipatzekoa da enpresaren batek ezin izan dituela diru-laguntzak jaso eskatutako dokumentazioa berandu entregatzeagatik.

Diru-laguntzen Plan Estrategikoaren aurrekontua igotzearekin, Udalak bermatu nahi duena hauxe da: diru-laguntza interesa duten enpresa guztiei ematea. Modu horretan, IK-4 Teknikerreko adituen laguntzarekin sakontasun handiko proiektuak abian jarri ahalko dira.

Udal ordezkariek azaldu dutenez, “diru-laguntza horiek Gertatu ekintzaile foroaren barruan kokatzen dira. Berrikuntza ezinbestekoa dela ziur gaude enpresa garapenerako eta Teknikerrekin kolaborazioa sustatzen jarraitzeko. Aldi berean, enpresa txiki eta ertainei beren lehiakortasuna hobetzen lagundu nahi diegu bakoitzaren jarduerako erronka teknologikoak martxan jarri eta diagnosia eginda”. Gainera, adierazi dutenez “Eibarko enpresen erantzunak baieztatzen du Udalak enpresekin duen kolaborazioaren ideia. Horrez gain, Udalak laguntza ematen die enpresei bultzada teknologiko eta berritzailean”.

2014an emandako diru-laguntzen bitartez, 50 langile baino gutxiago dituzten Eibarko sei enpresak plan berritzaileak ezarri ahal izan dituzte. Eta plan horiei esker, enpresek IK-4 Teknikerrekin duten harremana sendotu dute.