Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko udalak berretsi du Euskal Herriko Itzuliaren 52. edizioarekin duen konpromisoa.

2012/03/23

Apirilaren 4an lasterketa Arraten amaituko da, hilaren 5ean Untzagatik abiatuko da Berara joateko.

Eibarko alkateak, Miguel de los Toyos, Euskal Herriko Itzuliaren ordezkariarekin batera, Javier Riaño, 52. txirrindurari lasterketari dagokion kontratua izenpetu dute.

Ekitaldi horretan. Miguel de los Toyosek lasterketa honen alde duen jarrera erakutsi du, lasterketarentzat hain zaila izaten ari den urte honetan.  “Lasterketa aurten ez egitekotan ere egon denez, oraingo honetan, sekula baino indar gehiagorekin, Eibarko udalak duen konpromisoa berretsi nahi du, konpromisoak Euskal Bizikleta hartan baitu jatorria. Dirua jartzen segituko dugu etapa amaiera eta irteera bat Eibarren izan daitezen, herriak txirrindularitzan dituen sustraiak benetan sakonak direlako."  Horiek izan ziren Alkatearen hitzak.

Eibarko udalak, joan zen urtean jarri zuen zenbatekoa jarriko du aurtengoan ere Euskal Herriko Itzuliarendako, 42.480. euro.Apirilaren 2tik 7ra izango da Itzulia.Arrate gaineko etapa amaiera hilaren 4rako aurreikusten da, Gasteiz-Eibar-Arrate etapan alegia.Hurrengo egunean, hilak 5, Eibartik aterako da etapa, amaiera Beran izango duena, Ibardin gainean hain zuzen ere.