Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Udalak baztertu egin du Zubietako erraustegiaren kontrako mozio bat

2016/06/06

Eibarko Udalak baztertu egin du mozio bat eskatzen zuena Udala Zubietan “edo beste edozein udalerritan” erraustegia jartzearen aurka agertu dadila.

Proposamena Irabazi taldeak aurkeztu zuen, eta Bozeramaileen Batzarrean aztertu zen, bertan baitaude Udalean ordezkaritza duten talde guztiak, eta Irabaziren eta EH Bilduren aldeko botoak jaso zituen, eta PSE eta EAJren kontrako botoak; mozioa, beraz, ez zen onartu.

Mozioan, batetik, eskatzen zen Udala erraustegiaren kontra agertu dadila; eta, bestetik, proposatzen zen Aldundiari, Mankomunitateei eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioari eskatzea Zubietako erraustegiaren proiektua laga ondoren hasi daitezela hondakinen kudeaketan behar diren neurriak hartzen hondakin-kopurua murrizteko, horiek behar bezala birziklatzeko eta aurreratzeko “zero zaboreko” ekonomia zirkularreko eredu baterantz.

Mozio horren bidez, halaber, proposatzen zen Gipuzkoako Aldundiari eskatzea egin daitezela behar diren azterketa teknikoak ikusteko zein diren kokapenik egokienak, logistikaren zein ingurumenaren ikuspuntuetatik, jartzeko hondakin geldoentzako zabortegiak eta konpostaje-plantak, eta horrela ixteko gaur egungo gure kudeaketa-sistemaren zirkulua.

Eta, azkenik, proposatzen zen Aldundiari eskatzea udalekiko elkarrizketa- eta negoziazio-prozesu bat abiatu dezan, horren bidez jakinarazteko azterketa tekniko horien emaitzak, eta, horrela, gardentasuna eta lankidetza bultzatzeko.