Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Udalak bat egin du Euskararen txantxangorria kanpainarekin

Eibarko Udalak bat egin du Euskararen txantxangorria kanpainarekin

Txantxangorriaren irudia.

2016/01/21

Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikaren Sailburuordetzatik euskararen erabilera sustatzeko sortu duten irudia erabiltzeko gonbitea jaso du Udalak eta bat egin du abian jarritako kanpainarekin.

Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikaren Sailburuordetzatik euskararen erabilera sustatzeko sortu duten irudia erabiltzeko gonbitea jaso du Eibarko Udalak eta bat egin du abian jarritako Euskararen txantxangorria kanpainarekin.

Hizkuntza zigiluak, Txantxangorriaren irudiak, euskaraz egiteko gonbidapen atsegina, hurbila eta erakargarria izan nahi du.

Irudia bi elementu nagusik osatzen dute: euskararen “e”-ak eta poziktibity proiektuaren irudiak. Txantxangorria hegazti txiki, bizkor eta maitagarria da. Gertuko, etxeko suertatzen zaigu, baina handien artean hauskorra da. Nolabait, badu antzekotasunik euskararekin. Euskara ere erdararen alboan txiki eta ahul bilaka daiteke, horregatik da babestu beharreko altxorra.

Beraz, gonbitea onartuta, Udalak ere herritarrak gonbidatu nahi ditu udaletxera sartzean euskara erabiltzera eta horregatik jarri da sarrera, ate eta harrera egiteko leihatila eta mostradoreetan Euskararen Txantxangorria.