Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Udal Artxiboak 150.000 dokumentoak digitalizatuko ditu

2012/03/15

Eibarko Udal Artxiboak 1537. urtetik 1866. urtera bitarteko Eskribautza Funtsaren 150.000 dokumentuak digitalizatuko ditu

Joan zen martxoaren13an Eibarko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak Eibarko Eskribautzako dokumentoak digitalizatzeko hitzarmena bat sinatu zuten. Dokumentazio hori Eibarko Eskribautzari dagokiona da; batik bat auzi zibilak, exekuzio-auziak eta auzi kriminalak dira hor dauden agiriak, eta hain zuzen ere  horrexegatik dira horren garrantzi handikoak: dokumentu horietatik Eibarko herriaren XVI. mendetik XIX. mendera bitarteko erretratua atera daiteke. 

Eskribautzako Funtsa 1868. urtean Eibartik irten zen eta 2009ko azaroaren 3an bueltatu zen  Eibarko Udal Artxibora.

Azkenik esan 2000. urtean martxan ipini zela Udal Artxiboaren digitalizazio-plana, agiriak betiko gordetzeko eta dokumentu-ondare hori hedatzeko.