Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko sei guneren asfaltatze lanak egingo dituzte uda ostean

2016/08/10

‘2016 Asfaltatze Plana’-k eragina izango du honako kaleetako gune ezberdinetan –guztira, 5.300 metro-: Amañan, Wenceslao Orbean, Urkizuko autobus geltokian, Txontan, Urki kalean eta Tiburzio Anituan. Lanok 140.000 euroan jarri dira enkantean, bost astean egiteko.

Eibarko sei gunetan asfaltatzea berritu egingo dute laster; plan hori herriko kaleak hobetzeko udal planen barruan kokatzen da. Urtean behin, herriko gune ezberdinetan lanean aritzen dira asfaltatzeak egoera onean mantentzeko. Udalak enkantera atera ditu lanok 140.000 euroan, bost astean egiteko. Lanak egiteko interesa duten enpresek irailaren 7ra arte aurkez ditzakete beren eskaintzak Pegoran, Herritarren zerbitzurako bulegoan.

‘Asfaltatzeak 2016’ planak barne hartzen ditu kalearen konponketa lanak honako toki hauetan: Amaña kalean (14 eta 24. zenbakien artean); Wenceslao Orbean (1 eta 12. zenbakien artean); autobus geltokiaren gunean eta karga eta deskarga Urkizuko 11. zenbakian; Txonta kalean -5-9 eta 40-46 zenbakien artean-; Urki kalean -19 eta 27. zenbakien artean-; Tiburzio Anitua kalean, 24 eta 31. zenbakien artean. Guztira, 5.299 metro koadro zolatuko dituzte.

Amaña kalean, auzoko geltoki berriaren gunean Euskotrenek egin dituen azken lanak eta gero, zoladura asfaltatzea berritu egin da Amaña kaleko hasierara arte. Hala, 14 eta 24. zenbakien arteko tartea kale oso aldapatsua da eta zoladura egoera oso kaxkarrean dago. Hori dela-eta, 610 metro koadroko azalera duen kalea asfaltatu egingo dute.

Wenceslao Orbean, Amaña auzoan baita ere, 1.384 metro asfaltatu egingo dira 1 eta 12. zenbakien artean, zoladura egoera oso kaxkarrean ere baitago. Karga eta deskargako tokian eta Urkizuko 11. zenbakian dagoen autobus geltokiaren gunean zuloa izan da eta zoladura egoera txarrean geratu da; kasu horretan, 326 metro koadroko azalera asfaltatu egingo dute.

Aparkalekuaren –Txonta kaleko 5. zenbakiaren parean- eta 9. zenbakiaren arteko zoladura egoera oso kaxkarrean dago ere, kale berdineko 40 eta 48. zenbakien arteko galtzada bezala, Hortaz, guztira 1.008 metro koadroko azalera asfaltatuko dute.

Urkiko 19 eta 27. zenbakien arteko asfaltoa ere berritu egingo dute. Bertan, egoera txarrean dauden guneak ikusten dira, baita galtzadaren egoera kaxkarra ere; 607 metro koadroko gunean arituko dira lanean.

Azkenik, Tiburzio Anitua kalean, Amañako dorreen beheko aldera iristeko galtzadan –paseoaren ondoan- egoera txarrean dauden guneak ikus daitezke, beraz, 5.299 metro koadroko azalera asfaltatuko dute.