Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko sei enpresak aurkeztu dituzte proposamenak lehiakortasuna hobetzeko azterlanak egin ditzaten udal laguntzen programari etekina ateratzeko

2016/08/04

Deialdia irailaren 30era arte dago zabalik. Helburua da azterlan horiek hainbat arlotan hobetzea enpresen lehiakortasuna: produktuan, zerbitzuan, marketingean/merkatuan, prozesuetan, antolaketan, pertsonetan edo kalitatean.Orain arte laguntza-proposamenak aurkeztu dituzten sei enpresak honako hauek dira: Jaz Zubiaure, ABC Compresores, Industrias Mail, Beltrán Ascensores y Montacargas, Urko Tools eta Berezi Lantegiak.

Eibarko Udalak lehiakortasuna hobetzeko azterlanak egin ditzaten enpresa txiki eta ertainentzako (50 edo langile gutxiago) diru-laguntzen programaren deialdia martxan jarri zuenetik hilabete igaro da. Harrezkeroztik, sei enpresak aurkeztu dituzte beren proposamenak eta proiektuak programan parte hartzeko eta dagozkien diru-laguntzak jasotzeko.

Hirugarren urtez, Udalak martxan jarri du enpresa txiki eta ertainentzako diru-laguntzen programa. Azterlan horiek hainbat arlotan hobetu dezakete enpresen lehiakortasuna: produktuan, zerbitzuan, marketingean/merkatuan, prozesuetan, antolaketan, pertsonetan, kalitatean, ingurumenean…

Proposamenak aurkeztu dituzten enpresak:

Proposamenak planteatu dituzten sei enpresak honako hauek dira: Jaz Zubiaurre, ABC Compresores, Industrias Mail, Beltrán Ascensores y Montacargas, Urko Tools eta Berezi Lantegiak. Jaz Zubiaurrek diseinuko proiektu integrala aurkeztu du produktu berri baterako. Proiektua Ost Bidean enpresak egingo du 14.200 euroko aurrekontuarekin: hasierako fasea eta prospektiba 3.800 euroan eta aurreproiektuaren eta prototipoaren fasea 10.400 euroan.

ABC Compressors Technology Centre enpresak aurkeztutako proposamena udal laguntza jasotzeko enpresak egiten dituen konpresoreen egungo Gurutzeta-Graduatzaile sistemaren azterlan tribologikoa da. Kasu honetan, proiektua IK4-Teknikerrek egingo du; aurrekontua 8.660 eurokoa da.

Diru-laguntza jasotzeko proposamena aurkeztu duen hirugarren enpresa Industrias Mail izan da, 50 langile baino gutxiago duten Eibarko enpresen lehiakortasuna hobetzeko azterlanak egiteko. Eraginkortasun operatiboko eta arrazionalizazioko plana da; sistema produktiboa hobetzea du helburu lay-out berri baten garapenaren bitartez. Proiektua, kasu honetan, IK4-Lortek egingo du 8.000 euroko aurrekontuarekin.

Beltrán Ascensores y Montacargas S.L., enpresak ere bere proposamena aurkeztu du. Knowit deritzon sistemaren ezarpena da adimen kolaboratiboko plataforma batera; azken hori adimen-prozesuaren euskarri da. Proiektua IK4-Teknikerrek egingo du 6.600 euroko aurrekontuarekin.

Bestalde, Urko Tools S.A. enpresak enbalatze eta bidalketa-gunearen ikerketa teknologikoa aurkeztu du antolaketa, prozesu-fluxuak eta lan-metodoak hobetzeko. WF Advisorrek egingo du proiektua 5.510 euroko aurrekontuarekin.

Azkenik, Berezi Lantegiak S.L. enpresak diagnostiko teknologikoa aurkeztu du eskuzko zumitza baten komertzializaziorako, Ecommerce sistemaren bitartez eta Marketplace’s integrazioaren bidez. Aurreko kasuan bezala, proiektu hau WF Advisors enpresak landuko du 5.752 aurrekontuarekin.

Proposamenak aurkezteko epea irailaren 30era arte zabalik

Enpresek beren proposamenak aurkezteko epea irailaren 30era arte dago zabalik. Enpresa batek baino gehiagok egindako proiektu komuna bada, enpresa bakoitzak eskaera bat egin beharko du, eta horretan adierazi zein enpresarekin batera aurkezten duen proiektu komuna. Eskaerak PEGORAn entregatuko dira (Herritarren Zerbitzurako bulegoa, Udaletxea, beheko solairua edo etxabea, Untzaga plaza 1).

Diruz laguntzekoak izango dira 2016ko urtarrilaren 1etik 2016ko azaroaren 26ra bitartean egindako ikerketak (bi egun horiek barne). Diru-laguntza zuzenean emango da horretarako dagoen araubidearen arabera eta ebaluazio bakoiztuaren sistema bidez.

Programaren bidez, Udalak sendotu egiten du Eibarko enpresa txiki eta ertainekin eta berrikuntzarekin duen konpromisoa. Zentzu horretan, Eibarko enpresetan ekosistema ekintzaile eta berritzaile berri bat sortzeko, Udalaren Berrikuntza-Arloa ekimenak sustatzen ari da berrikuntza Eibarko enpresa txiki eta ertainetara iritsarazteko, horixek dira-eta Eibarren motore ekonomikoa.

Aurtengo programara bideratutako aurrekontua 148.000 eurokoa da –udal gobernuak aurrekontuaren zirriborroan ezarritako 48.000 eta Eibarko EAJ-PNVak proposatutako beste 100.000-, iazkoa halako lau.  Aurreko urtean 13 enpresak jaso zituzten Udalaren laguntzak, PSE-EEk martxan ipinitako programari esker. Aurten, berriz, espero da 30 enpresa inguruk jasotzea laguntza horiek.

Azken 6 hilabeteetan 12 langile baino gutxiagoko batez besteko plantilla izan duten enpresen kasuan, gehienez 5.176 eurokoa izango diru-laguntza. Azken 6 hilabeteetan batez beste 12 eta 25 langile bitarteko plantilla izan duten enpresen kasuan, gehienez 4.956 eurokoa izango da diru-laguntza. Azken 6 hilabeteetan batez beste 25 langile baino gehiagoko plantilla izan duten enpresen kasuan, gehienez 4.736 eurokoa izango da diru-laguntza. Ekonomia-jardueren gaineko zergaren 3. atalean sartutako enpresen kasuan, 300 euroan handituko da diru-laguntza. Zenbait enpresen arteko proiektu komunen kasuan, % 25 handituko da enpresa bakoitzaren diru-laguntza. Enpresa bakoitzak proiektu bakarra aurkeztu ahal izango du.