Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko igogailu publikoak egunean 24 orduz funtzionatzen hasi dira

2017/01/05

Modu horretan, herritarren eskaerari erantzuna eman zaio zerbitzuaren ordutegia zabaltzeko. Aurreko urtearen martxoan goizeko 02:00ak arte zabaldu zen ordutegia. Ordutegiaren zabalkuntzarekin igogailuen mantenimendu zerbitzua indartuko da.

Eibarko toki eta auzo ezberdinetan kokatuta dauden igogailu publikoak egunean 24 orduz funtzionatzen hasi dira aste honetan. Hala, Gobernu Taldeak herritarren eskaerari erantzuna eman dio eta “igogailuen erabileraren esperientzia bide publikoan egiaztatuta, igogailuen zerbitzuaren ordutegia zabalduko da”.

Aurreko urteko martxoan, Udalak igogailuen ordutegia zabaltzea erabaki zuen goizeko 02:00ak arte; ordu horretan funtzionatzeari uzten diote gaur egun, goizeko 6:30ean zerbitzua berriro hasi arte. Zabalkuntza horren esperientzia positiboa ikusita, aurrerantzean, 24 orduz funtzionatzen hasiko dira.

Erabakia aldez aurretik baloratu dute udal arduradunek, gaueko ordutegian –batez ere, asteburuetan– igogailuak erabili behar dituzten bizilagunen kopurua egiaztatu ondoren. Kontuan izan dute, halaber, mugikortasun murriztua duten pertsonek igogailuak erabil ahal ditzatela ordutegi malgu batean beren etxeetara bueltatzen direnean.

Gainera, kontuan izan da ordutegien zabalkuntzak errefortzu bat izan beharko duela mantentze-lanetan. Horrekin guztiarekin, Udalak erabiltzaileen erantzunkidetasuna eskatu du eta guztiok baliabide publikoen erabilera ona egin dezagula beharrezkoa dela errepikatu du, gainerako herritarrak sarbide mekanikoak segurtasun eta erosotasun baldintzetan erabili gabe ez ditzagun utzi. Zentzu horretan, ez da nahikoa, soilik, instalazioak ez zikintzea; geldialdi asko prebentziozko mantentze-lanen beharrarengatik egiten dira eta beste batzuk, berriz, gizabidearen kontrako jokabideak sortuta. Azken horiek, mantentze lan zentzagarriak behar izaten dituzte, baita, kasu batzuetan, epe luzeko geldialdiak ere.

Halaber, datozen egunotan, igogailuen kanpoaldean dauden funtzionamenduaren ordutegien errotulu esplikatzaileak egokituko dituzte aldaketa berrira. Plaka horiek, matxurak edo zaratarengatik eragozpenak gertatzen direnean, deitu daitekeen intereseko telefonoen inguruko informazioa erakusten jarraituko dute.

Bere garaian, eta igogailuen ordutegien lehen zabalkundearekin kointzidituta, neurria eskailera eta arrapala mekaniko ezberdinetara zabaltzeko aukera planteatu zen. Hala ere, sarbide mekanikoen geldialdiaren ordutegia 23:00etan mantentzea erabaki da gauean ateratzen duten zaratarengatik eta eskailera mekanikoak kokatuta dauden tokietatik hurbil bizi diren bizilagunei eragiten dizkieten eragozpenengatik.

Modu horretan, beharrezkoa ez den sarbide mekanikoen funtzionamendua eragozteko helburuarekin, baita energia aurreztea bultzatu eta bizilagunei eragindako eragozpenak ahal den neurrian murriztearekin ere, gaur egun, hogeita hamar bat eskailera mekanikok Stop & Go sistema erabiltzen dute –sarbide mekanikoak aktibatzen dira, soilik, pertsonen presentzia nabaritzen dutenean eskaileraren oinarrian–. Helburua da urte honetan zehar toki gehiagotara zabaltzea, sarbide guztiak bete arte.

Untzagak, Legarrek, Muzategik, Urkik, Juan Antonio Mogelek, Romualdo Galdosek eta Juan Gisasola bezalako tokiek, besteak beste, ezarrita dute aipatutako sistema.

etiketak: 24 ordu, Eibar, Igogailuak