Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko hirian ibilgailuen aparkamendu-denbora mugatua arautzeko Ordenantzaren aldaketa

2014/10/29

Eibarko Udalbatzak, 2014ko irailaren 29an egindako osoko bilkuran, hasierako onespena eman zion Eibarko hirian ibilgailuen aparkamendu-denbora mugatua arautzeko Ordenantza arauemailearen artikulu batzuen aldaketari.

Ordenantza aldaketaren iragarkia 2014ko urriaren 9ko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN (192 zk.) argitaratu zen.

Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen denetik hogeitahamar egunetako epean, dagozkion alegazioak eta iradokizunak aurkeztu daitezke.

Proposatutako aldaketak kontsultatzeko sakatu hemen.