Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Hiri Antolaketarako Plan Orokorraren 2.Aldaketa: 118. Estaziño JIA aldatzea eta komunitate ekipamendurako sistema orokor berriak sortzea, bata osasun arlokoa eta bestea hileta zerbitzuetakoa jendaurrean erakustea

Eibarko Hiri Antolaketarako Plan Orokorraren 2.Aldaketa: 118. Estaziño JIA aldatzea eta komunitate ekipamendurako sistema orokor berriak sortzea, bata osasun arlokoa eta bestea hileta zerbitzuetakoa jendaurrean erakustea

Beilatokia

2012/05/16

Datorren ekainak 11 arte jendaurrean egongo da Eibarko hiri antolamendurako Plan nagusiaren 2. aldaketa, edozein interesatuk bidezkoak irizten zaizkion alegazioak aurkeztu ditzan.

Udalbatzarrak, 2012ko apirilaren 30ean egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen: Hasierako onespena ematea Eibarko Hiri Antolaketarako Plan Orokorraren 2. Aldaketari: 118. Estaziño JIA aldatzen du eta komunitate ekipamendurako sistema orokor berriak sortu egiten du, bata osasun arlokoa eta bestea hileta zerbitzuetakoa. Hiru dira  Aldaketa  honetan sartzen diren gaiak. Hona hemen: 

  • Estaziño 118. Integratutako Arearen mugaketa aldatzea.
  • Otaola hiribideko 6-8an komunitate-ekipamenduko sistema orokor bat sortzea, eskualdeko hospitalea.
  • Santaiñes kalean sistema orokor berri bat sortzea, beilatokia.


Erabakiaren hedapena indartzeko asmoz; herritarrek ahalik eta ekarpen gehien egin dezaten, Aldaketa osoa www.eibar.net udal webgune honetan ematen da argitara:

 
Legeak eskatzen dituen dokumentuekin batera, jende artean ezagutu dadin eta jendeak hobeto ulertu dezan, dokumentu honetan jasotako aldaketa horiek etorkizunean zer ekarriko duten ikusteko infografiak jartzen dira jendearen aurrean.

Hospitalea
 
Ospitalea
 
 

Beilatokia

 
Beilatokia

 

 

Alegazioak PEGORA,Herritarren Zerbitzurako Bulegoan, aurkeztu beharko dira. Edozein kontsultarako jo dezakezu Eibarko Udaleko Hirigintza Sailera.