Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Gizartekintza Saileko bulegoak berrituko dituzte 94.000 euroko inbertsioarekin

2016/12/02

Obrak lizitaziora atera dira; harreralekua berritu eta handituko dute, baita bulegoen banaketaren aldaketa egin ere. Lanok dirauten bitartean -9 astez luzatuko dira-, herritarren arreta zerbitzua ordutegi berdinarekin eskainiko da.

Eibarko Udalaren Gizartekintza Saileko harreralekua eta bulegoak, Portalea eraikinaren laugarren pisuan kokatuta daudenak, erabat berrituko dituzte. Helburua da bulegoetan herritarren arreta zerbitzua hobetzea, itxarote-gela handituz eta bulego batzuk banatuz, kopurua handitzeko. Aipatutako lanok lizitaziora irten dira 94.684 euroan (BEZa barne).

Proiektua honako honetan datza: egungo itxarote-gela, biltegia eta sarbideko eskailera eta harrera-gelaren arteko espazio tartearen tokiak bateratzean, zabaltasun nahikoa duen toki bakarra lortzeko, herritarren arreta zerbitzuaren tokia hiru mahairekin eta publikoaren itxaroteko tokiarekin banatzeko.

Etxez etxeko laguntza bulegoari dagokionez, bitan banatuko da; zuzendaritzakoa banatu egingo da, bulegoaren azalera gutxituko da eta artxiboa sortuko da. Gaur egun artxiboa dagoen tokian, berriz, bulego bat eraikiko da bi lanpostutarako.

Lanok esleitu eta gero, bederatzi astez luzatuko dira. Hala ere, lanak egingo dira herritarren arretarako zerbitzu egokia bermatuta geratuko dela kontuan izanda. Hortaz, zehaztuko da, gauzatze prozesua; lanak jarraian egingo dira, faseka (proiektua hiru fasetan zatituko da) eta gizarte langileentzat zein herritarrentzat igarobide edo igarolekuak prestatuko dira. Igaroleku horiek obretako langileen sarbidetik aparte egongo dira.

Obrak egiten diren bitartean, herritarren arretarako ordutegiak mantenduko dira: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara, eta astelehen arratsaldetan, 16:30etik 19:00etara.

Aurreikusitako lanek ez dute eragina izango Gizartekintza Sailaren sarbidean. Horiek horrela, bi sarrera independenteak mantenduko dira; Portalea eraikinaren beheko solairuan dagoen halletik, igogailuetatik alde batetik, eta, bestetik, eskaileretatik.