Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko gaitzizenen lehiaketa

2015/01/28

Aurreko urteetan bezala, Udal Euskaltegiak eta AEK-k Udalarekin lankidetzan lehiaketa prestatu dute.

Aurtengo edizioan lehiaketaren gaia Eibarko gaitzizenak izango da. Izan ere, duela 25 urte Ego Ibarrak Antxon Narbaizaren Eibarko gatxizenak lana argitaratu zuen.

Lehiaketan parte hartzeko oinarriak HEMEN ikus ditzakezu.

Lehiaketa hau aitzakia izango da orain dela 25 urte kaleratu zen liburuari gaurkotasuna emateko, eta gaur egungo ume eta gaztetxo eibartarrei herri honetan hain errotuak egon diren eta dauden gaitzizenen berri emateko.

Lehiaketa honen bidez, bai Udal Euskaltegiak, bai AEK-k euren ateak irekitzen dizkiete parte hartu nahi duten guztiei. Eta hemendik eta uda bitartean, euskara ikasi nahi duten eibartarrei gogorarazi nahi diete matrikulatzeko epea zabalik dagoela. Gainera tarifa bereziak daude.