Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko enpresak lehiakorragoak izan daitezen azterlanak egiteko diru-laguntzak emango ditu Udalak

2015/09/18

Diru-laguntzak eskuratzeko eskaerak aurkezteko epea 2015eko irailaren 30ean bukatuko da. Eskaerak PEGORAn aurkeztuko dira (Herritarren Zerbitzurako bulegoa).

Eibarren finkatuta dauden enpresak, 50 langile edo gutxiago izanik, lehiakorragoak izateko azterlanak egiteko diru-laguntzak emateko deialdia egin zuen, bigarren urtez, Eibarko Udalak. Diruz lagundu daitezkeen azterlanak, 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera egindakoak eta 2015eko azaroaren 27a baino lehen amaitutakoak izango dira. Diru-laguntzak eskuratzeko eskaerak aurkezteko epea 2015eko irailaren 30ean bukatuko da. Eskaerak PEGORAn aurkeztuko dira (Herritarren Zerbitzurako bulegoa).

Betebeharreko baldintzak

Pertsona fisiko eta juridikoek eta ondasun-erkidegoek jaso ahal izango dituzte dirulaguntzak. Gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte: Eibarren lantokiren bat izatea; zergak deialdian adierazten diren jarduera ekonomikoen gaineko zergaren barruko taldeetako batean egoteagatik ordaintzen dituzten enpresak izatea; azken 6 hilabeteetan plantillan 50 langile edo gutxiago eduki izana.

Diru-laguntzen zenbatekoa

Eman daitekeen diru-laguntzaren zenbatekoa azterlanaren kostuaren %90koa izango da, BEZik gabe. Gehienez ere, 3.000 euro. Enpresa batek proiektu teknologiko bat aurkez dezake, ez gehiago.

Eskaera orria, aurkeztu beharreko dokumentazioa, etbar. kontsultatzeko, SAKATU HEMEN.