Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko berreraikuntza 1937-1957 hitzaldia maiatzaren 8an

2012/05/04

Maiatzaren 8an, asteartean, 19:00etan PORTALEko Areto Nagusian Francisco Javier Muñozek 2009ko Juan San Martin bekari esker egindako lana aurkeztuko du. Aurkezpen-hitzaldia euskaraz izango da eta Eibarko bonbardaketaren 75. urteurreneko egitarauaren barruan dago.

2009ko Juan San Martin bekaren irabazleak egindako lanaren izenburua Gerra osteko Euskal Herrian eraikitzea. Eiabrko berreraikuntza 1937-1957 da.

Juan San Martin beka Eibarko Udalak ematen du UEUrekin lankidetzan.

Francisco Javier Muñoz izan zen 2009ko irabazlea eta Artearen Historian lizentziatua da.

Aurkezpen-hitzaldia euskaraz izango da.