Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko 15 gunetan 187 LED argi berri ipini dituzte duela egun gutxi

2016/01/05

Argiztapen argiagoa eta berdinagoa lortu da. Era berean, eraginkortasun energetikoaren proiektuan aurrerapenak eman dira Eibarko kaleetan eta bideetan zehar, hala nola, San Andresen, San Juanen, Julian Etxeberrian, Errebalen, Muzategin edota Urkizuko pasealekuan. Azken ukituen faltan dagoen proiektu hau, Endesa Ingenieria enpresak burutu zuen abenduaren hasierako asteetan, 68.607 €-ko aurrekontuarekin.

Eibarko Udalak aurrerapauso bat gehiago eman du hiriaren gune ezberdinetako luminarien ordezkapenean, bigarren fase batean 15 kale eta bidetan egindako LED bonbilla berrien instalakuntzarekin.

San Andres, San Juan, Julian Etxeberria, Errebal, Muzategi, Merkatu Kale, Blas Etxeberria, Pagei, Ardanza, Jardiñeta, Isasi, Urkizuko pasealekua, Txaltxa Zelai, Eibarko Txikito eta Miguel Aginaga kaleek 187 bonbilla berri dituzte dagoeneko. Guztiek ere argiztapen argiagoa eta uniformeagoa eskaintzen dute. Halaber, eraginkortasun energetikoaren proiektuan aurreratzen jarraitzeko aukera ematen dute.

2014an luminarien ordezkapeneko lehenengo fasean lortutako emaitza energetiko onen ostean, Udalak sistema horren instalazioa oinezkoak gutxiago dabiltzan guneetara zabaldu nahi izan du hirian zehar edota hiriaren erdigunetik kanpo geratzen diren lekuetara.

Endesa Ingeniería enpresa arduratu da lan berriak egiteaz. Enpresa horri lanok 68.607 eurotan esleitu zitzaizkion, eta azken ukituen faltan, abenduaren hasierako asteetan burutu egin ziren.

Eibarko Udalak, datozen lanetan, LED luminarien instalazioa zabaltzen jarraituko du hiri osoan, argiztapen ona ziurtatzeko eta eraginkortasun energetikoaren arloan lan egiteko.