Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Eibar industriala. Teknologia: Iragana, egungoa eta etorkizuna"

2012/11/16

Armeria Eskolaren mendeurrena dela-eta, 2012an, Eibarko Udalak, IK4-TEKNIKERek eta Armeria Eskolak "Eibar industriala. Teknologia: Iragana, egungoa eta etorkizuna" antolatu dute; hain zuzen ere, Eibarren industriak izan zuen bilakaera herritarrei gerturatzeko jardunaldiak izango dira. Jardunaldi irekiak izango dira, Eibarko Armagintzaren Museoa eta IK4-TEKNIKERen instalazio berriak bisitatzeko eta zuzen-zuzenean ezagutzeko herriko industria-sektorearen oraina eta geroa.

Egitaraua:

Jardunaldi irekiak Armagintzaren Museoan

Azaroaren 21ean, 22an eta 23an, Eibarko Armagintzaren Museoko jardunaldi irekiak izango dira ohiko ordutegian.

  • Jardunaldi irekiak IK4-TEKNIKERen

Azaroaren 24an, IK4-TEKNIKER zentro teknologikoak bisita gidatuak egingo ditu Eibarko gune teknologikoko instalazio berrietan. Orainari eta etorkizunari eta mendeurrena bete duen Armeria Eskolari buruzko hitzaldiak eskainiko dira.

Armagintzaren Museoan lor ezazu zure pasaportea (azaroaren 21etik 23arte) jardunaldi guztietara joan ahal izateko. Han azalduko dute nola bisitatu IK4_TEKNIKER zentroaren instalazio berriak.