Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ego Gain eta Urkizuko haurrentzako jolastokiak berrituko dituzte

2016/11/21

Udalak enkantera atera du proiektua 120.000 euroan (BEZa barne) eta leku horietan gaur egun dauden jolastokiak erretiratu eta haur-parke horiek erabiltzen dituztenentzako joko egokiago batzuk jarriko dituzte.

Ego Gain 6. zenbakiaren pasealekuan eta Urkizuko parkean, goikoan, dauden haur-parkeak berritu eta modernizatuko dituzte. Hala, egungo jokoak kenduko dituzte eta berriak ipini gune horietako erabiltzaileentzat egokiagoak direnengatik. Eibarko Udalak lehiaketara atera du proiektua 120.000 euroan (BEZa barne) sei asteren barruan egiteko.

Ego Gaineko jolastokiak hartuko duen lekuak neurri handiagoa izango du eta 4 eta 12 urte bitarteko umeek erabiltzeko jolastoki bezala ipiniko dute. Jolastokiak hartuko duen lekuak  20 m x 10 m.-ko neurria izango du eta honako jolas-elementu hauek bilduko ditu: txirrista, plataforma bi, plataformak lotzeko zubiak, oreka-jokoekin edo antzekoekin, pasealekutik sartzeko eskailerak eta igotzeko sokak.

Aipatutako toki horrek, gainera, honako elementu hauek izango ditu: mugimendu birakaria duen joko-elementu bat; txori-habia erako zabu bat; zabu-portiko bat, seaska-jarlekukoa eta jarleku laukoa eta multzoak duen gai bereko malgukizko zabu-aulki bat. Hesi koloredunezko itxitura-perimetro batek mugatuko du jolastokia, eta horrek ate bat izango du.

Urkizuko parkeko jolastokiaren kasuan, bi toki sortuko dituzte: bata, 2 eta 6 urte bitarteko umeentzat; bigarrena, berriz, 4 eta 12 urte bitarteko umeek erabiltzekoak. Segurtasun zoruak bereiztuko ditu jolastoki biak; eta batetik bestera egongo den tartea 4 metrokoa izango da, zoladura jarri gabe.

Bi eta sei urte bitarteko umeentzako jolastokiak hartuko duen lekuak 12 m x 7,2 m-ko neurria du eta honako multzo tematiko hau izango du: txirrista; plataforma bi; pasealekutik sartzeko eskailerak; etxetxo bat; zabu-portiko bat, seaska-jarlekukoa; multzoak duen gai bereko malgukizko zabu-aulki bat. Bestalde, 4 eta 12 urte arteko umeentzako jolastokiak hartuko duen lekuak 28 m x 7,2 m-ko neurria izango du eta honako elementu hauek izango ditu: hiru plataforma; txirrista bat; plataformak lotzeko zubiak, oreka-jokoekin edo antzekoekin; pasealekutik sartzeko eskailerak; igotzeko sokak; zabu-birakaria duen joko-elementu bat; multzoak duen gai bereko zabu-bikoitzeko joko-elementu bat; zabu-portiko bat jarleku laukoa; txori-habia erako zabu bat eta desgaituentzako jarlekuarekin zabu bat.

Jolastoki horiek erabiliko duten umeen segurtasuna bermatze aldera, joko guztiek Europako zuzentarauak bete beharko dituzte; jolas eremua osatuko duten elementuek hiru kolore izan behar dituzte gutxienez eta jolastokietan informazio-kartelak jarri beharko dira euskaraz eta gaztelaniaz.