Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Egazelaiko babes ofizialeko etxebizitzak: Etxebidek zabaldu du zozketarako izen emateko epea

2013/06/10

Etxebidek izenak emateko epea zabaldu du, Eibarko Egazelaian jasoko diren erosketa-araubideko babes ofizialeko 62 etxebizitzen esleipen-prozesuan parte hartu ahal izateko. Zozketa horretan sartu nahi baduzu -Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak adierazi duenez, irailean egingo da- Etxebiden izena emanda edukitzearekin ez duzu nahikoa: eskabidea egin behar duzu 2013ko ekainaren 10etik 19ra bitartean (egun biok barne).

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak emandako Aginduak dioskunez –adjudikazio prozedurari hasiera ematen diona- babes ofizialeko etxebizitzen adjudikazio-prozeduran parte hartzeko, Etxebiden izena emanda eduki behar da maiatzaren 31n (Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agertu zen eguna) ondorengo baldintza hauek beteta:

  • Hauxe egiaztatu behar duzu: 2011. urteko zergaldiko zure diru-sarrera haztatuak ez direla  9.000 euro baino txikiagoak izan, ez eta 39.000 euro baino handiagoak ere.
  • Izena emateko eskabidean aukeratu duzun udalerria Eibar izan beharko da eta Eibarren erroldatutakoa izan behar duzu urtebete lehenagotik, gutxienez.

Aurrekoetan bezala, adjudikzio-prozeduran onartuak izateko bete behar diren baldintzak betetzen ez dituztenak hortik kanpo geratuko dira; beraz, zozketan ez dute parte hartzeko aukerarik izango. Hemendik aurrera, horrelako prozeduretan parte hartzeko asmoa duela baieztatzen ez duenak,  eskaera edo eskabidea egiten ez duenak, ez du zozketan parte hartzerik izango.

Izena ematea nahi duzuenok, Etxebideren webgunean (www.etxebide.euskadi.net), Pegoran edo Gipuzkoako Etxebizitza Lurralde Ordezkaritzan aurkeztu dezakezue eskabidea 2013ko ekainaren 10etik 19ra bitartean (egun biok barne).

Etxebizitzei buruzko informazio gehiago jaso nahiez gero, jo webgune honetara: www.visesa.com. Baita 900 840 101 telefonora deituta ere (astelehenetik ostiralera, 08:30etik 20:00ra, zapatuetan 09:00etatik 15:00etara). Etxebizitza horietako bat eskuratzeko bete behar dituzuen baldintzak hemen dituzue: www.etxebide .