Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

EAJ-PNV nagusitu da Eibarren 2016 Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan

EAJ-PNV nagusitu da Eibarren 2016 Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan

Eibarko emaitzak.

2016/09/26

Alderdi jeltzaleak 4.223 boto (32,78 %) lortu ditu; EH-Bilduk, 2.848 (22,11 %); PSE-EEk, 2.784 (21,61 %); Elkarrekin Podemos taldeak, 1.686 (13,09 %); PPk, 940 (7,29 %) eta Cs-ek, 157 (1,21 %), beste talde batzuren artean. Parte hartzea % 60,65ekoa izan da, 2012ko % 65,95aren aurrean.

Eusko Alderdi Jeltzaleak (EAJ-PNV) 2016 Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan botorik gehienak lortu ditu Eibarren. Iñigo Urkulluren alderdiak guztira 4.223 bozka lortu ditu, hau da, % 32,78, hautesle-erroldak gure hirian izan duen 21.500 hautesle posibleetatik. 2012. urtean jeltzaleek 4.250 boto (% 29,83) lortu zituzten.

Bigarren indar politiko bozkatuena EH Bildu izan da 2.848 botorekin, % 22,11 hautestontzietara joan diren eibartar guztien artean. Hala ere, 2012. urteko datuekin alderatuta, talde abertzaleak behera egin du, 3.839 boto lortu baitzituen, hots, % 26,93.

Hirugarren alderdi bozkatuena PSE-EE izan da 2.784 botorekin guztira, hau da, % 21,61. Sozialistek ere behera egin dute nabarmen duela lau urteko emaitzekin alderatuta; izan ere, 2012an 3.954 bozka lortu zituzten (% 27,74).

Laugarren indar politikoa Eibarren Elkarrekin Podemos izan da 1.686 botorekin, alegia, % 13,09. Bostagrren postuan, PP alderdiak jaso ditu boto gehien, guztira, 940 (% 7,29). 2012. urtean Alderdi Popularrak 1.150 bozka lortu zituen, hau da, % 8.07.

Gainontzeko alderdiei dagokienez, C,s-ek 157 boto jaso ditu (1,21 %), PACMAk, 101 (0,78 %); Ganemos: Sí se puede taldeak, 77 (0,59 %); PFyV-k, 30 (0,23 %); RZ-GV-k, 28 (0,21 %) eta Ln-k, 6 (0,04 %).

Parte-hartzeak behera egin du

2016 Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan parte-hartzeak behera egin du Eibarren, oraingoan hautestontzietara joateko deituta zeuden eibartarren % 60,65ak botoa eman baitu (12.980 pertsona). Duela lau urte, berriz, herritarren % 65,95ak bozkatu zuen (14.517 gizon eta emakume). Guztira, 21.500 eibartarrek parte har zezaketen hauteskunde orokorretan. Horrenbestez, abstentzioa % 39,35ekoa (8.420) izan da, 2012an baino handiagoa, orduan eibartarren % 34,05 (7.496 pertsona) ez baitzen joan hautestontzietara.