Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

e-reader mailegua irakurgelan

2012/04/16

Liburutegiak zerbitzu berria jarri du martxan

Irakurketa formato berri hau ezagutaraztea izan da Liburutegiaren helburua zerbitzu berri honekin.

Horretarako, 3 irakurgailu erosi dira Eusko Jaurlaritzak eman digun diru-laguntza bati esker, 3 modelo desberdin: Sony Reader, Grammata Papyre eta BQ Readers Movistar.

Horrela, 18 urte baino gehiagoko edonork, Liburutegira bertaratzen denean, aukera izango du 3 tresna hauek erabiltzeko eta beraien arteko konparaketak egiteko. Beraz, norbait halako aparaturen bat erosteko zalantzan baldin badago, hementxe dauka aukera ezin hobea nola erabiltzen den ikusteko, nola irakurri ahal den bertan, ...

E-reader bakoitzean 19 e-book sartu ditugu. Gehiago ere sartu ahal ziren, baina Irakurgelan probatzeko direnez ez ditugu titulu gehiago sartu, hala eginda eraginkorragoa izan dadin. Aukeratu diren hizkuntzak hauek izan dira: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa eta alemana.

Tresna txikia da eta erraz maneiatzekoa denez tresna erosoa da irakurketarako, batez ere ikusmen arazoak dituztenentzat; izan ere, orrialde-zenbaketa eta testuaren tamaina egokitzen lagatzen du, eta gainera  tinta elektronikoaren teknologia berriari esker, paperezko liburuak baino kalitate handiagoa eskaintzen du irakuketarako, eta gainera audioliburuak entzuteko aukera ere ematen du, soinua sartzen baitu.

Erabilera araudi bat prestatu da e-readerrak erabili ahal izateko.

Zerbitzu berri honekin Liburutegia gaur egun erabiltzen diren irakurketa era berrietara egokitzen da, eta, bestalde, horien funtzionamenduaz jabetzeko  aukera ematen die Liburutegiaren erabiltzaileei.

Informazio gehiago