Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Droga menpekotasunei aurre egiteko IV plana 2011-2015

2011/12/21

IV Plan hau, denon artean drogamenpekotasunaren prebentzioa lantzeko tresna bat da.

Eibarko Udala drogen inguruan 1992. urtetik hona dabil lan egiten, hau da, 18 urte. Denbora honen zehar drogen eta Droga-menpekotasunaren fenomenoa aldatuz joan da, bai kontsumoen prebalentziari dagokionez, bai kontsumo moteei, bai gizarteak substantzia ezberdinekiko duen hautemateari, bai drogek sortzen dituzten arazoekiko gizarteak emandako erantzunei, fenomenoari aurre egiteko dauden korronte ezberdinei, instituzioen erantzunei, erabiltzaileen errebindikazioei... eta beste ikuspegi askori dagokionez.

Gaur egun fenomenoak ez du alarma sozialik sortzen, are gutxiago krisi garaian, baina ala ere nabaria da kezka bat badagoela alkohola eta tabakoa kontsumitzen hasteko normalizazioagatik, adinaren kalean jaitsieragatik, kontsumitzeagatik, kanabisaren kontsumoaren tabakoarena bezalako araudiengatik... etab.

Droga-menpekotasunen aurrezaintzari heltzeko beste etapa berri bati ekiten diogu orain eta laugarren planean murgilduko gara.