Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) jasotzen duten langabetu eta pentsiodunentzat laguntzak zabaldu ditu Udalak

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) jasotzen duten langabetu eta pentsiodunentzat laguntzak zabaldu ditu Udalak

Untzagako Jubilatuen Egoitzaren taberna.

2016/08/02

Udalak 367 eskaera jaso ditu eta horietatik 239 aztertu egin dira. Gizartekintza Sailak baieztatu du eskaera guztien portzentai altua aurrekontuaren 70.000 euroekin emango dela. Diru-laguntza horien soberakina ‘haurtxoen sortak’ programara bideratuko da, baita gizarteratze prozesuetan dauden gazteei zuzenduta dagoen gune irekia programaren toki berrira ere.

Eibarko Udalak 367 eskaera jaso ditu langabetuak eta pentsiodunak diruz laguntzeko; 150 euroko ezohiko diru-laguntza da eta Gizartekintza Sailak martxan ipinitako gizarte-beharren arretaren laguntzen programen barruan kokatzen da. Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) jasotzeaz gain, hainbat baldintza betetzen zituzten langabetu eta pentsiodunek –Eibarren erroldatua izatea, adibidez-  150 euroko ezohiko diru-laguntza eska zezaketen ekainaren 17ra arte, Udalak egindako deialdiaren arabera.

Eskaera epea itxita eta eskaera guztiak aztertuta, horietako 239 aztertu dira eta beste 128 falta dira baloratzeko. Uztaileko azken egunetan Udalak aurreko lerroetan aipatutako zenbatekoa ordaintzen hasi zen programa horren onuradun diren pertsonei.

Diru-laguntzen programaren handitzea –azken urteotan Gobernu taldeak aurrera eramandako programa- Eibarko EAJ-PNV Udal Taldeak urte honetako udal aurrekontuari aurkeztutako zuzenketa baten ondorioa da, PSE-EErekin adostuta. Modu horretan, laguntza horietarako 70.000 euroko partida ekonomikoa sartzea lortu da udal kontuetan: udal gobernuak aurrekontuen zirriborroan aurreikusitako 50.000 euro eta EAJ-PNVk proposatutako beste 20.000 euro.

Eskaerei dagokien diru-kopurua 56.550 eurokoa dela kontuan izanda, diru-laguntzen programaren handitzearekin eskaera guztiak aintzat hartuko direla bermatuko da, horixe baita behar den diru-kopurua. Aurrekontuan sartutako 70.000 euroetaraino geratzen den soberakina gizarte-larrialdietako beste bi programetara bideratuko da, PSE-EE eta Eibarko EAJ-PNVaren artean adostutako akordioaren arabera.

Alde batetik, 7.000 euro bideratuko dira ‘haurtxoen sortak’ programa gauzatzeko; Udalak hiru urtez jarraian garatu eta ordaindu du, Gurutze Gorriarekin elkarlanean. Aurten, Udalak berak aurre egingo dio bere osotasunean programaren kostuari.

Bestalde, 6.000 euro bideratuko dira gizarteratze prozesuetan dauden  adingabekoei zuzenduta dagoen gune irekia programaren toki berrira. Programa horren jarduera Argatxako instalazio batean egin izan da orain arte, baina hiriko beste toki batean egingo da aurrerantzean.