Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

DBE edo DBL jasotzen duten familiek euren seme-alaben eskolaz kanpoko jardueretako matrikularen % 100a diruz laguntzeko eskaera egin dezakete datorren irailaren 30era arte

2016/09/20

Udalak bermatu nahi duena da ez dadila geratu 5 urtetik 18 urte bitarteko adingabe bat bera ere, arrazoi ekonomikoengatik, eskolaz kanpoko jardueretan parte hartzeke. Jarduera bakar bat lagunduko da diruz seme-alaba bakoitzeko. Honatx diruz lagunduko diren programak edo jarduerak: Afariketan, Multikirolak eta Jazinto Olabeko ludoteka.

Eibarko Udalak gogorarazten du datorren irailaren 30a arte irekita dagoela diru-laguntza eskatzeko epea Diru-sarrerak bermatzeko Errenta (DBE) edo Diru-sarrerak bermatzeko Laguntza (DBL) jasotzen duten Eibarko familietako seme-alabek eskolaz kanpoko jarduerak ordaindu beharrik izan ez dezaten. Hain zuzen ere hauek dira eskolaz kanpoko jardueratzat jotzen direnak: eskola-kirolaren Multikirolak deritzon programa, aisialdirako Afariketan programa edo Jazinto Olabeko ludoteka.

Diru-laguntza hau jasotzeko, eskaera egiten duen pertsonak baldintza batzuk bete behar ditu. Lehenengo baldintza: Eibarko udalerrian erroldatuta egotea eskaera-epearen aurreneko egunaren aurreko sei hilabeteetan gutxienez. Bigarrena: diru-laguntza eskatzen den egunean Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta baten edo Diru-sarrerak Bermatzeko laguntza baten titularra izatea.  Eta hirugarrena: bere ardurapean edukitzea 5 urte edo gehiagoko eta 18 urte baino gutxiagoko adingaberen bat.

Adingabeak ere Eibarko udalerrian erroldatuta egon behar dira deialdian ezarritako eskaera-epea hasten den egunaren aurreko sei hilabeteetan gutxienez,  eta diruz lagunduko diren eskolaz kanpoko jarduera publiko horietako batean matrikulatu. Eskaera gauzatzeko dokumentu batzuk ekarri behar dira. Deialdiaren oinarrietan azaltzen da zein dokumentu diren; denak bildu ondoren, Pegorara ekarri. Irailaren 30ean amaituko da diru-laguntza eskaerak egiteko epea.

Jazinto Olabeko ludotekaren kasuan, diru-laguntzaren zenbatekoa matrikularen zenbateko bera izango da, beraz, Haur-hezkuntzako umeek ikasturteko 50 euro ordaintzen dutenez matrikula, horixe da Udalak emango duena. Lehen Hezkuntzakoek,  75 euro. Afariketan programara joateko diru-laguntzaren zenbatekoak: 50 euro (Haur-hezkuntzako 3. mailako umeak) eta 75 euro (Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako umeak).  Multikiroletarako diru-laguntza 90 eurokoa da (matrikularen prezioa).

Udal laguntzen programa honi buruzko Oinarrietan zehaztuta datorren moduan, ume bakoitzeko jarduera bakar bat lagunduko da diruz (ludoketa, Afariketan edo Multikirolak). Laguntzen tramitazioa errazteko, familiak dirurik aurreratzen  ibili ez daitezen, diru-laguntzak ez zaizkie familiei zuzenean emango: eskaerak onartu ondoren, jardueraren arduradunari edo koordinatzaileari ordainduko dio Udalak.  

Diru-laguntzetako programa honek garapen ona izan dezan, Eibarko Udalak informazioa eman die Eibarko ikastetxeetako Guraso Elkarteei eta Eskola Kontseiluei.   

Urte honetako udal aurrekontuetan 20.000 euroko partida bat jarri da diru-laguntza horiei aurre egiteko. Zenbateko horri esker, familia horietako seme-alaba bat bera ere ez da jarduera horietan parte hartu ahal izateke geratuko.  Hala ere, kreditu hori agortu eta erantzunik jaso ez duten eskaerak geratuko balira,  horietako kasu bakoitza aztertuko litzateke.

Horrela, laguntza hauekin Udalak bermatu nahi duena da hauxe da: ez dadila geratu 5 urtetik 18 urte bitarteko adingabe bat bera ere, arrazoi ekonomikoengatik, bere prestakuntza osatzen duten eskolaz kanpoko jardueretan parte hartzeke.

Ekimen hau EH-Bildu taldeak joan zen urteko udal aurrekontuei egin zien zuzenketa baten ondorio da, Gobernu-taldeak onartu zuen zuzenketa.