Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Datozen egunetan garbiketa-kanpaina hasiko da auzoka pintadak eta grafitiak kentzeko

2017/10/09

Udalak, gaurtik aurrera, ohar bat jarriko du jakinarazteko noiz zabaltzen den gune bakoitzeko pintaketak kentzeko eskaera-epea. Jakinarazpen bakoitzean, muga-epe bat jarriko da eskaera egiteko. Eskabidea egiteko inprimakia Pegoran, Herritarrentzako Zerbitzurako Bulegoan egongo da eta www.eibar.eus. udalaren webgunean. Udala zorrotz ari da jokatzen pintadak egiten dituzten pertsonak identifikatzeko eta zigortzeko. Orain dela gutxi, hiru pertsona identifikatu dira Ubitxako parkean pintadak egiten ari zirela.

Eibarko Udalak kanpaina berezi bat jarri behar du abian, auzoka, herriko horma, altzari eta eraikinen fatxadetako grafiti eta pintaketak ezabatzeko. Kanpaina hau egitea erabaki da ikusita zelan hazi diren halako pintadak eta grafitiak herrian. “Arazo hau areagotu egin da, eta herriaren estetika nabarmen hondatu du”, Pedro Escribano Zerbitzuen zinegotziaren hitzetan. 

Hiri-altzarietan egindako pintadak eta grafitiak kentzeko, Udala harremanetan jarriko da herritarrekin ohar baten bidez; jakinarazpena astelehenetik, urriaren 9tik, aurrera jarriko da Urkizu, Azitain eta Amañako pegora batzuetan, herritarrek berek —fatxadetan pintadarik egonez gero— Udalera jo eta pintaketak ezabatzea eskatzeko. Auzo horietako jabeek edo komunitateko auzokideek egin ahalko dute eskaera, 2017ko urriaren 9tik 27ra. Halaber, datozen asteotan, jakinarazpenak herriaren beste gune batzuetan jartzen joango dira eta eskaera-epe bat jarriko da kale bakoitzean.

Eskabideak aurkezteko epea jakinarazpenean jarriko da, eta desberdina izango da gunearen arabera; epe horren barruan egiten ez diren eskaera guztiak garbiketa-programa honetatik kanpo geratuko dira.

Eraikinaren jabea edo komunitateko ordezkaria PEGORAra joan beharko da, Herritarren Zerbitzurako Bulegora, eskaera-inprimakia betetzera. Pintaketaren argazki batekin edo inprimatutako irudi koloretako batekin batera entregatu beharko dute. Eskaera-inprimakia www.eibar.eus udalaren webgunean ere eskuragarri dago.

Garbiketa-lanak ezin badira ohiko bitartekoekin egin, estaltze-lanak egin beharko dira pinturarekin .

Jabeek edo komunitateko ordezkariek onartu egin beharko dute, gainera, nola geratu den eraikina, eta uko egingo diote edozein erreklamazio egiteari (zibila, penala edo administratiboa).  

Epe barruan sartzen ez diren eskaera guztiak garbiketa-programa honetatik kanpo geratuko dira.   

Azkenik, Udalak gizalegez jokatzeko deia egiten du ekintza bandalikoak saihesteko xedez, ekintza horiek herriaren irudia kaltetu egiten dute-eta.

Kanpaina honekin batera, Udala pintaketa eta grafiti egileak identifikatzen ari da eta zigorrak jartzen. Hala, duela gutxi Udaltzaingoak hiru gazte identifikatu ditu Ubitxako parkean pintadak egiten ari zirela, hain zuzen, pintaketak garbitu ziren egunean.