Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Brigadak lan ugari lorategietan

Brigadak lan ugari lorategietan

Ego-gaineko lorategia, udaberrirako prest. Argazkia I.A.

2014/04/03

Udaberriaren etorrerak lan ugari ekarriko dizkie Udal Brigadako langileei. Hau baita Eibarren zehar dauzkagun gune berdeen zainketa eta egokitzea behar gehien ematen dituen urteko sasoia.

Datozen egun eta aste hauetan ez da arraroa izango udal langileak gure parke eta jardinetan lanean ikustea, horiek atontzen eta Eibarko esparru berdeak osatzen dituzten landare eta zelaiak galant eta dotore apaintzen.

Apirilean zehar, eta eguraldiak baimena ematen duen neurrian, zelaietako belarrak moztuko dira eta beste hainbat mozte eta garbiketa lani ekingo zaie. Maiatzean, aldiz, udal jardin eta parterreetan, udaberriari dagokion kolore ukitua emango dieten sasoiko lore eta landareak landatzeari ekingo zaio.

 Udaberrian zehar Brigadak egingo duen beste lan garrantzitsu bat herrian zehar dauden sasien garbiketa izango da. Lorezaintza lan hauentzako aurrekontua, garbiketa, mantentze eta apaintze lanak barne, 110.000 eurotakoa da.