Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bozeramaile batzarraren erabakia

2012/11/12

Joan zen ostiral goizean izandako gertakari latzaren aurrean, Udal honetako zinegotzi izandako Amaia Egaña eibartarrak, etxea kentzera zihoazkionean bere buruaz beste egin zuela eta, Bozeramaileen Batzar honek, bai hedabideei, bai gizarte osoari, hartu duen erabaki hauen berri eman nahi die:

1. Etxekoei eta gertukoei, bihotzez, dolumina erakutsi nahi diegu; gure elkartasuna eta gure laguntza dutela adierazi nahi diegu une latz hauetan.

2. Gaiarekin loturako estamentu guztiei (politikari, banketxe, epaile...) eskatzen dieguna da, gizartearentzat jasan ezinak diren eta zoritxarrez ugaltzen ari diren kaleratze-prozeduretan hartu beharreko neurri legal guztiak ahalik eta azkarren hartzea, gaur egun dagoen lege-esparruaren ondorioak nolabait leuntzearren.

 

Eibarren, 2012ko azaroaren 9an