Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bozeramaile Batzarraren akordioa

2014/01/28

2014ko urtarrilaren 27an egindako bilkuran, Eibarko udaleko Bozeramaileen Batzarrak –udal ordezkaritza duten alderdi politiko guztiak batzen dituena-, PSE-EE, Bildu eta PNV-EAJ alderdieen aldeko botuekin eta PP-ren kontrako botuarekin, mozio bat onartu du borondatezko haurdunaldiaren etendurari buruz. Mozio horretan, besteak beste, Espainiako Gobernuari eskatzen dio indarrean dagoen araudia errebisatu asmoz egin duen Lege Aurreproiektua berehala erretira dezala eta ez dezala bere tramitazioa jarraitu.

MOZIOA

1- Eibarko Udalak Espainiako Gobernuari zera eskatzen dio: Espainian indarrean dagoen osasun sexualari eta borondatezko haurdunaldiaren etendurari buruzko araudia errebisatu asmoz egin duen Lege Aurreproiektua berehala erretira dezala eta ez dezala bere tramitazioa jarraitu.  

2-Eibarko Udalak emakumeen autonimiarekiko eta, zehazki, ugalketarako autonomiarekiko duten eskubidearekiko konpromisoa berresten du.

 3- Eibarko Udalak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio, unean-uneko araudia errespetatuz, emakumeek haien gorputzarekiko eta ugalketarekiko erabakiak askatasunez hart eta gauzatu ahal izateko lege-babesa, osasun-babesa eta babes soziala bermatzen jarraitzea.

 4- Eibarko Udalak erreforma honi erantzun bateratu bat emateko mugimendu feminista eta emakumeen mugimenduak egindako lan itzelari  errekonozimendua egin nahi dio, eta babesa ematen die eskubide hau babesteko mobilizazioei.

 5.Akordio hau Eusko Jaurlaritzari, Espainiako Gobernuari, Alberto Ruiz Gallardón Justizia ministroari eta Diputatuen Kongresuari helaraziko zaie.