Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

BNI Armagin taldearen aurkezpena hartuko du Astelena frontoiak ostegunean

BNI Armagin taldearen aurkezpena hartuko du Astelena frontoiak ostegunean

Argazkian (ezkerretik eskumara), Euskadin BNIko Zuzendari Orokorra, Jose Antonio Cano, Eibarren BNIko arduradun eta koordinatzailea, Idurre Albizu, eta Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntzako zinegotzia, Alberto Albistegui, prentsaurrekoan.

2016/10/25

Taldearen helburua da BNIko kideei laguntza ematea beren enpresa garatzeko ahoz ahoko marketineko programa egituratu bati esker. Euskadiko BNI (Business Networking International) sarearen networking-aren zortzigarren taldea da. Gaur egun, 33 enpresek osatzen dute taldea.

Mundu zabaleko enpresarien sare handienak eta eraginkorrenak, BNIk (Business Networking International), Negozio Erreferentzien Erakunde Handiena Munduan, bere ibilbideari ekin zion maiatzean Eibarren egindako bileran. Gaur egun, BNI Armagin taldeak 33 enpresek osatzen dute eta egiteko nagusia da BNIko parte hartzaileei laguntza ematea beren enpresa garatzeko ahoz ahoko marketineko programa estrukturatu bati esker. Modu horretan, epe luzera, negozio aukera berriak sortu ahal izango dituzte, baita kalitatezko harreman profesionalak ere. Halaber, marketin estrategia merke eta efektiboa bilatzen duten enpresa txiki eta ertainentzat lehen aukera izatea da helburua; 2020 urterako, fakturatutako negozio-zifra 50.000.000 €-koa izatea nahi da Estatu mailako BNI kideentzat, beren enpresentzat, familientzat eta komunitateentzat.

Datorren ostegunean, hilak 27, 06:45ean, BNI Armagin taldea aurkeztuko da Astelena frontoian. Gutxienez, eskualdeko eta Euskadi osoko sektore ezberdinetako 200 pertsona gutxienez biltzea espero da. Bertan, taldearen egitura emango da ezagutzera, nola funtzionatzen duen azalduko da, eta, era berean, asmoa da taldea bera gehiago ezagutaraztea. Helburua da 50 kide inguru lortzea. Euskadin BNIko Zuzendari Orokorra den Jose Antonio Canoren hitzetan, "konfiantza eta konpromisoa" dira osteguneko aurkezpen ekitaldian transmitituko diren baloreak, harremanak sendotzeko eta parte hartzaileen artean konfiantza areagotzeko.

BNI Armagin taldea osatzen duten enpresak honako talde nagusi hauetan kokatzen dira: eraikuntza eta jabetza, marketina eta arte grafikoak, zerbitzu finantzario eta legalak, enpresetarako zerbitzuak, osasuna eta ongizatea eta partikularrentzako zerbitzuak.

BNIn, kideek ingurune profesionala eta egituratua aurkituko dute; enpresariak bildu daitezke networkinga egiteko, marketineko trebetasun berriak garatzeko eta negozio berriak sortzeko.

Erlazionatutako elementuak
BNI Armagin ekimena aurkeztu da