Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Beste bi pixatoki txikitu dituzte zezen plazako kirol gunean

2017/05/17

1000 € gehiago gastatu beharko ditu Udalak pixatoki berriak jartzeko, eta herritarrei eskatzen die gizalegez eta arduratsu joka dezaten. Orain dela aste batzuk ere Udalak 2000 €ko gastua egin behar izan zuen, kirol-gune berean suntsitu zituzten pixatokiak konpontzeko.

Aste batzuk baino ez dira pasa eta lehengoan gaude: Udalak 2000 € gastatu zituen orduan, zezen-plazako kirol-gunean txikitu zituzten pixatokiak aldatzen. Oraingoan oindun 2 pixatoki puskatu dituzte, zeramikazkoak eta horman lotuta daudenak. Eta beste behin ere mailu bat edo antzeko tresnaren bat erabili dute haiek puskatzeko.

Udal Zerbitzu atalak eskatu ditu jada 2 pixatoki berri eta aurki jarriko ditute beren tokian. Eta aurrekoan bezala, pieza berriak metalezkoak dira, etorkizunean kalteak saihesteko asmoz. Pixatoki berriek 953 €ko kostua dute eta horri esku-lanaren prezioa gehitu behar zaio.

Udalak zentzuz, gizalegez, eta arduratsu jokatzeko eskatu nahi die herritarrei orokorrean, eta txikizioaren erantzuleei bereziki. Halako egoerak gehiago ez errepikatzeko eskatzen du.

Horrez gain, Udalak azpimarratu du ezusteko gastu hauek eibartar guztien poltsikoaren kontura egiten direla, eta gainera interes orokorreko proiektuetan inbertitzeko gaitasuna murrizten dutela.