Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Berba lehiaketa

2013/01/29

Euskara-Kultura sailak Udal Euskaltegiarekin eta AEK euskaltegiarekin lankidetzan euskarazko berbarik itsusiena aukeratzeko lehiaketa jarri du martxan.

Parte hartu nahi duenak berari zatarrena iruditzen zaion berba proposatu behar du. Berba hori Udal Euskaltegian edo AEKn bertan aurkez daiteke edo posta elektronikoz helbide hauetan: euskaltegiaeibar@telefonica.net edo eibar@aek.org

Berbak aurkezteko azken eguna otsailaren 17a da. Animatu parte hartzera! Parte hartzaileak ez du derrigorrez berba zergatik proposatu duen arrazoitu behar.

Otsailaren 22tik martxoaren 3a bitartean parte-hartzaileek proposatutako berbak www.eibarko-euskara.com webgunean egongo dira jendeak itsusiena iruditzen zaionari botoa eman diezaion.

Irabazlea boto gehien jaso dituzten berben artetik epaimahaiak hautatu duena izango da.

Irabazleak jasoko duen saria honako hau izango da: Coliseoko emanaldi baterako 2 sarrera, Armagintza Museorako bi sarrera eta udalak argitaratutako hainbat material.

Bigarren sari bat ere emango da parte hartu duten guztien artean zozketa egin ondoren. Saria Kalamuako Parlamentua jokoa eta Eibar Oasi Liberala liburua izango dira.