Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Barrenako parkea eta arkupeak (46,48 eta 50) berritzeko obrak adjudikatuta: hilabeteko epean hasiko dira

2017/09/26

Obras Especiales Edificación e Infraestructura enpresari adjudikatu zaizkio lanak 188.475 euroan; obrak egiteko epea 11 astekoa izango da.

Barrena kaleko 46, 48 eta 50 zenbakien inguruko plaza publikoa eta arkupeak —Azitaingo gasolindegiaren parean dagoen eraikina— berriz urbanizatzeko lanak Obras Especiales Edificación e Infraestructurari adjudikatu zaizkio eta hilabeteko epean jarriko dira martxan; zenbatekoa:188.475 euro (BEZa barne).

Obra hauek udako oporrak baino lehen irten ziren lizitaziora, 210.344 euroko aurrekontua eta 15 asteko exekuzio-epea izanik; aurkeztutako aurrekontuak aztertu ondoren, Obras Especiales Edificación e Infraestructurari adjudikatu zaio lana, 22.000 euro inguruko murrizketarekin. Gainera, obrak egiteko epea laburtzea lortu da: hamaika hilabete izango dira. Adjudikazioaren ondorengo izapidetzea egin eta gero, pentsatzen da berriztatze-lanak hilabeteko epean hasiko direla.

Jarduketa honek Barrena kaleko estalki gaineko parkearen eta arkupeen berritze integrala du helburu. Proiektuak plaza berriz diseinatuko du, eta hobekuntzak egingo ditu akabatuetan, babesetan eta ebakuazioetan. Bereziki azalera horizontalean esku-hartuko da, estalkiaren beraren pisua apenas handituko duen soluzio baten bidez; beste elementu  batzuk ere hobetuko dira, besteak beste, umeen jolasetako babes-zoladura eta ibai-uren saneamendu-sarea.

Esku-hartuko den plazaren eta arkupeen azalera 985 metro koadrokoa da. Proiektuaren helburu nagusia parkearen urbanizazio integrala da: sarbideak hobetzea, hiri-altzariak, barandak, argiak edo lorategiak berritzea.  Gainera, eta jarduketa hau aprobetxatuz, eremua iragazgaiztu egingo da, hezetasunak eta iragazteak saihesteko. 

etiketak: arkupeak, parkea, obrak, Barrena