Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Barrenako parkea eta arkupeak eraberritzeko lanak udako oporren ostean esleituko dira

Barrenako parkea eta arkupeak eraberritzeko lanak udako oporren ostean esleituko dira

Irudian, Barrenako parkea eta arkupeak.

2017/08/02

Lanok 210.344 euroan jarri dira enkantean (BEZa barne), 15 astean egiteko.

Barrena kaleko 46, 48 eta 50. zenbakien artean dauden plaza publikoa eta arkupeak berrurbanizatzeko lanak –Azitaingo gasolindegiaren parean kokatuta dagoen eraikina– aurten ipiniko dira martxan, proiektua aurrera eramateko prozesuan egindako aurrerapausoen ondoren. Lanok egiteko interesa duten enpresek uztailaren 18ra arteko epea zuten eskaintzak aurkezteko. Proposamenak aztertu ondoren, irailean plikak irekiko dituzte.

Eskaintzak aztertu ondoren, lanak esleituko dira eta, jarraian, hasi egingo dira. Lanak egiteko, 210.344 eurokoa da aurrekontua (BEZa barne), eta amaitzeko epea, 15 astekoa. Hala ere, aurkeztutako eskaintzak kontuan izanda, bai aurrekontua bai lanak egiteko epea murriztu litezke.

Helburua da Barrenako eraikinean dagoen parke estalia guztiz eraberritzea, baita arkupeak ere. Proiektuan aurreikusten da plaza birdiseinatzea hobekuntza lanen akaberarekin, babesarekin eta euri-uren ebakuazioarekin. Batez ere, azalera horizontalean egingo da lan, estalkiaren pisua gehiegi handitu gabe. Gainera, lan egingo da haurren jolasen zoladura babesteko eta euri-uren saneamendu-sarea hobetzeko.

Plazaren eta arkupeen azalerak 985 metro karratu dauzka; helburu nagusienetako bat da tokia inpermeabilizatzea azken urteotan antzeman diren hezetasun arazoak eta ura sartzea saihesteko. Aipatutako lanak aprobetxatuz, parkea guztiz eraberrituko da. Horretarako, sarbideak hobetuko dira, baita hiri-altzariak, barandak, argiteria edota jardinerak eraberritu ere.

etiketak: Parkea, Arkupeak, Barrena, Lanak