Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Barakaldo eta Mutiola kaleko haur-parkeen zoladura aldaketa

Barakaldo eta Mutiola kaleko haur-parkeen zoladura aldaketa

Barakaldo kaleko haur-parkeko zoladura berria.

2012/07/20

Aipatutako bi parkeetako zoluko gomazko losetak aldatzeko lanak uztailaren 16an hasi ziren eta uztailaren 20an amaitu. Lanak bukatu bitartean, parkeak itxita egon dira.

Barakaldo eta Mutiola kaleko parkeetan zoluko gomazko losetak oso egoera txarrean aurkitzen ziren. Horregatik, bi parkeetan gomazko losetak kendu eta gomazko zolua ipini da.

Lanen kostua 13.362 eurokoa da.