Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Baliabide ekonomiko gutxiko langabeentzako eta pentsiodunentzako diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik

2014/05/05

Eibarko Udalak baliabide ekonomiko gutxiko langabeentzako eta pentsiodunentzako diru-laguntzak ematen ditu. Diru-laguntzaren zenbatekoa 150€ izango da.

Diru-laguntza eskatzeko ondorengo baldintzak bete behar dira:

  • Kotizaziopeko edo kotizaziorik gabeko pentsio bat jasotzen duen pentsioduna edo langabea izatea 2013ko abenduaren 31n.
  • Diru-sarrerak bermatzeko errenta baten titularra izatea 2013ko abenduaren 31n.
  • Eibarko udalerrian erroldatutakoa izatea, etxea bertan edukitzea eta bertan bizitzea, deialdi honetan eskaerak egiteko ezarritako epearen hasiera-egunaren aurreko 6 hileetan gutxienez. Hau da, 2013ko azaroaren 3tik (hau barne) eskatzailea Eibarko udalerrian erroldatuta egotea.

 

Eskaerak PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa, aurkeztu behar dira. Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2014ko ekainak 20 (hau barne).

Informazio gehiagorako, sakatu hemen.