Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Abisua: trafiko aldaketak Amaña eta Legarren

2015/04/24

Urbanizazio- eta asfaltatze obrak direla eta, datorren astelehena apirilak 27tik aurrera honako trafiko aldaketak hauek egongo dira:

Trenbide gaina estaltzeko egin behar diren urbanizazio- eta asfaltatze-obrak direla eta, Torrekuatik Amañarako bidea itxita egongo da apirilaren 27tik maiatzaren 8ra, egun bi horiek barne.  Beraz, Amañara joateko saihesbidea hartu behar da.

Bestalde, Legarre kalean asfaltatze-lanak egingo direnez, Arratebide kaleak norabide bi izango ditu.  Hori dela eta, kale horretako leku batzuetan ez da aparkatzen utziko.

 San Andres Nagusien Egoitza azpian garajea dutenek, harako sarbidea itxita edukiko dute datorren astelehenetik martitzenera, hau da:  apirilaren 27ko goizeko 8etatik apirilaren 28ko iluntzeko 8ak arte.                                                                                     

Egogain egoitzara Amaña kaletik izango da bidea apirilaren 27ko –astelehena- goizeko 8etatik apirilaren 28ko –martitzena- iluntzeko 8ak arte.

Arratebideko etxe berrietako garajedunek San Andres pasealekutik izango dute sarbidea datorren martitzenean eta eguaztenean, apirilaren 27an eta 28an.

Legarre kaleko 8ko garajedunek Amaña kaletik sartu eta irtengo dira 27an eta 28an, hau da, astelehenean eta martitzenean.  Hilaren 29an itxita egongo da garajerako bidea; egun horretan ez dute izango, ez hara sartzerik, ez handik irteterik.