Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Arane plaza eraberritzeko obrak (1. eta 9. zenbakien artean) hasi dira

Arane plaza eraberritzeko obrak (1. eta 9. zenbakien artean) hasi dira

Txomoko goiko parkea.

2016/09/07

Obrak astelehenean hasi dira (irailak 5), eta 17 aste iraungo dute. Obras Especiales de Gipuzkoa SA enpresari adjudikatu zaio jarduketa, 564.852 euroan (BEZa barne); horren barruan sartuta dago parkea iragazgaiztea eta berrantolatzea: jolastokia kenduko da, eta jardin-egonleku zabal bat sortuko da.

Aste honetan hasi dira Arane plaza berriztatzeko obrak, eta 17 asteko egikaritze-epea dute. Obra exekutatzeko enpresek aurkeztu dituzten eskaintzak aztertu ondoren, Eibarko Udalak erabaki du Obras Especiales de Gipuzkoa SA enpresari adjudikatzea, 564.852 euroan (BEZa barne). Adjudikazio-prozesuaren ondoren, dezente beheratzea lortu da lizitazio-preziotik (843.987 eurokoa zen hura).

Adjudikatutako proiektuaren arabera, osorik berriztatuko da Txomoko goiko parkea, Arane kaleko 1. eta 9. zenbakien artekoa, eta hirigintza-jarduketaren barruan sartuta dago plaza iragazgaiztea eta berrantolatzea. Guztira 2.498 metro duen eremuan egingo da jarduketa: gaur egun dagoen jolastokia kenduko da, baita Arane eta Txomo arteko terrazako jardinerak eta orain dagoen zorua ere, eta gero berriro urbanizatuko da.

Horrela, jardin-esparru handiak jarriko dira, parkearen azalera osoa erabili ahal izateko. Bidebarrietako 3. eta 21. zenbakien arteko jardinak berriztatu ondoren geratu direnen modukoak izango dira berdegune horiek. Gainera, hormigoi inprimatuzko zolata jarriko da, eta eskailerak berriztatuko dira.

Horrez gain, guztiz berrituko da kaleko argien instalazioa, LED argiak jarriz, 2015ean Txomoko beheko parkean jarritakoen modukoak, eta banku eta paperontzi berriak, eta, eskaileretako bi aldeetan, barandak jarriko dira. Lehenago, Txomoko beheko parkea berriztatu zen, Bidebarrieta kaletik eta San Andres ikastetxetik gertuen dagoena.

etiketak: Arane, Obrak, Txomo