Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Artxiboko Masterra

2012/10/22

Eibarko Udalak, UNEDarekin eta Carlos Amberes Fundazioarekin batera dihardu lanean “Artxiboko Unibertsitate espezialista” ikastaroaren praktikak egiteko.

Horretarako, elkarlanerako Hitzarmena izenpetu zen, Eibarko Udal Artxiboaren eta UNEDaren arteko hartu emana jarraitua edo etenik gabekoa izan dadin. Ikastaro hau graduatuentzat edo diplomadunentzat da eta artxibogintzaren eta informazioaren alorrean adituak edo espezialistak prestatzea du helburu eta xede nagusi. Ikasleek, gehien jota, 100 ordu egin behar dituzte Eibarko Udal Artxiboan ikastaroan jaso duten ezagutza teorikoaren osagarri legez. Praktikak amaitzean, ikasleak memoria bat egin beharko du Artxiboan egin duena islatzen.

Informazio gehiago nahiez gero, kontsultatu hemen:

http://www.uned.es/especialista-archivistica/