Arrateko pagoak lepatzeko 2. faseari ekin diote urtarrilaren 9an.

2012/01/09
Lepatze teknika pagoak zaintzeko eta berreskuratzeko prozesua da. Teknika horren bidez pagoen adaburua mozten da haien altuera txikitzeko.

Udalak Arrateko pagoen inguruko azterlana egin zezan agindu zion gaian aditua den Nafarroako enpresa bati, eta azterlan horren bitartez ikusi zen pagoak endekatze-prozesu batean daudela eta horren ondorioz erori egin daitezkeela. Hori dela-eta, Arrateko pagadia zonaka banatu da erregenerazio-lanak egiteko, eta horren arabera 3 lanaldi bereizi dira. 2. lanaldi honetan Orberantz doan bidezidorretik Arrateko zelairainoko tartean jardungo dute lepatze-lanak egiten.

Arrateko pagoak lepatzeko 2. faseari ekin diote  urtarrilaren 9an.

Arrateko pagoak