Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

ARRATEko JAIAK: autobusak

2014/09/05

Hurrengo astelehenean, hilak 8, Arrateko Ama Birjinaren eguna ospatzen da. Egun horretan eibartar eta bisitari asko hurbiltzen dira Arratera, eta hori dela-eta autobus zerbitzu berezi bat jarriko da, jaiak disfrutatu ahal izateko kotxea hartu behar izan gabe.

Igandean, irailak 7, Arrate egunaren bezperan, igandero bezala igo ahal izango da Arratera Udalbusean, 9:00etan, 10:00etan, 11:00etan eta 13:00etan. Aldaketa bakarra egongo da: 18:00etako Udalbusa 17:30ean izango da, 18:00etako mezara eta Salbera joan nahi dutenak garaiz iris daitezen.

 Autobus horrek ohiko ibilbidea egingo du; hau da, Urkizu pasealekutik abiatuko da eta Errebalen eta San Juanen geldituko dira.

 Horrez gain, Udalak beste zerbitzu berezi bat jarri du, Egogaineko geralekutik aterako dena arratsaldeko 7etan, rock kontzertua hasi baino ordubete lehenago.

 Gauez ere autobus zerbitzua egongo da Arratetik Eibarrera jaisteko: 3:00etan, 4:00etan, 5:00etan, 6:00etan, 7:00etan eta 8:00etan.

Arrate egunean, irailaren 8an, autobus zerbitzu berezia egongo da, bai igotzeko bai jaisteko, eten barik ibiliko dena, goizeko 8:30ean hasita eta 21:00ak arte. Autobus hauek Toribio Etxeberria kaletik aterako dira Arratera igotzeko, eta jaisteko Krabelin Hotelaren atzealdetik.

 Autobus-txartelaren prezioa: 2 euro.