Arrainekin lotan

2013/04/19
Gaztetan udaberrian 2013 programan barruan DLH-ko 5. eta 6. mailako ikasleek Donostiako akuariumnean gau bat pasatzeko aukera izango dute.

Donostiako akuariumneko irteeraren informazioa jarraian duzu:

Ostiral arratsaldean Donostiara trenez joan eta Akuariumnean arrainen artean lo egin. Hurrengo egunean Errealeko Museoa ikusi eta Zarautzen bazkaldu.

Txangoaren irteera: maiatzak 17 eta 18

Izen ematea: apirilaren 23tik 28ra

Non: Indianokua gaztelekuan

Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara

Prezioa: 30€

Bilera informatiboa: maiatzaren 7an arratsaldeko 5:30etan Indianokua gaztelekuan

Dauden plazak baino eskaera gehiago jaso ezkero zozketa egingo da.

Izena emateko orria bertan duzu eta Indianokua gaztelekuan entregatu beharko duzu