Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Arragueta kalearen 19. zenbakiko bizilagunak beren etxeetara bueltatu ahal izan dira 21. zenbakiko eraikinean gaur, hilak 3, sutea gertatu ostean

2016/03/03

19. zenbakiko bizilagunak beren etxeetara bueltatu dira 19:00etan, gaur goizean aterarazi ondoren. Bestalde, sutea gertatu den eraikinaren bizilagun bakarra bigarren graduko zauriekin eraman behar izan dute Gurutzetako Hospitalera. 19. zenbakiko eraikinak ez ditu kalteak egituran, sutea ez baita haraino iritsi. 21. zenbakiko eraikuntzak, berriz, ez dauka behera etortzeko arriskurik, nahiz eta egituran kalte garrantzitsuak izan.

Arragueta kaleko 19. zenbakiko bizilagunak beren etxeetara bueltatu ahal izan dira, 19:00etatik aurrera, gaur goizean aterarazi ondoren, 21. zenbakiko eraikuntzaren atikoan sutea gertatu ostean goizeko 7:00ak aldera. Adituak ezbeharraren zergatiak oraindik aztertzen ari dira.

Sutea gertatu den eraikinaren bizilagun bakarra bigarren graduko zauriekin hanketan eta besoetan Gurutzetako Hospitalera eraman behar izan dute.

11:00etan, Alkateak, Miguel de los Toyosek, bizilagunei bilera baterako deialdia egin die Udaletxeko Pleno Aretoan. Bertan, bizilagunen beharrak aztertu dira eta, aldi berean, Udalak dituen ostatu emateko aukeren berri emateko, behar izanez gero.

Saio horretan, Udal-arkitektak, eraikin kaltetuenak aztertu ondoren, 19a eta 21a, bizilagunei jakinarazi die 19. zenbakiak ez dituela kalteak egituran sutea ez baita horraino iritsi eta, hortaz, gaua beren etxeetan pasatzerik izango dutela.

Horrela, nahiz eta neurriak hartu diren eta bizilagunek gauza gutxi batzuk hartzeko bakarrik sartzerik izan duten beraien etxeetan, 19:00etatik aurrera bueltatzeko aukera izan dute. Halere, usaina edo kearen ondorioz ez badute gaua bertan igaro nahi, Udaltzaingoari (943-708424 / 092) deitzeko aukera eman zaie berehala ostatu emateko.

21. zenbakiko eraikinari dagokionez, sutea lehenengo solairuraino zabaldu da baina ez dago behera erortzeko arriskurik, nahiz eta egituran kalte garrantzitsuak eduki.