Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Argiteria publikoa LED argiekin hobetzeko plana beste hogei kaletara zabaldu da

2017/10/02

100.000 euroan adjudikatu da 263 LED jartzea herriko hainbat lekutan, eraginkortasun energetikoa hobetzen jarraitzeko. Udala, azken urteotan, ahalegin handia egiten ari da gai honetan; izan ere, orain arte herriko hainbat gunetan jarritako argiek emaitza onak izan dituzte.

Aurki beste hogei kaletan jarriko dira LED erako argi berriak zaharrak kenduta. Ekintza hori beste aurrerapauso bat da Eibarko eraginkortasun energetikoaren hobekuntza-planean. Eibarko Udalak Almacenes Eléctricos Vascongados enpresari esleitu dio 263 LED lanpararen horniketa, 100.000 euroan (BEZa barne).

Argi berriak kale hauetan jarriko dira: Txiriokale, Tiburtzio Anitua, Ifarkale, Ifarkaleko zeharbidea, Bista Eder (kalean bertan, eta baita Montecasino osteko kalezuloan ere), Elgetakale, Errekatxu (kalea gehi Eulogio Garatera joateko pasabidetxoa), Mutiola, Eulogio Garate eta Sansaburu, Armagin, Ibargain, Egogain, Barrenengua, Sostoatarren, Argatxa, Zezenbide, José Antonio Gisasola (eta San Pío X elizaren ingurua eta jubilatu-etxea), Bittor Sarasketa eta Erisonoko industrialdea.

Lanpara arruntak LED erakoekin ordezkatzeko lanak hurrengo asteetan hasiko dira; lanok bi astean egingo dira.

Udala, azken urteotan, ahalegin handia egiten ari da gai honetan; izan ere, orain arte herriko hainbat gunetan jarritako argiek emaitza onak izan dituzte.

Udal Zerbitzuetako ekimen honek Eibarren egindako argien auditoretza batean du jatorria —enpresa aditu batek egin zuen—. Azterketa haren gomendioei jarraituta, Udalak erabaki du lanpara arruntak teknologia eraginkorragoko beste batzuekin ordezkatzea.

etiketak: LED, argiak